305.000 euro ikasgeletan baliabide digitalak integratzeko “Sare_Hezkuntza Gelan” proiekturako (Gobernu Bilera 2017-05-02)
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskadin kokatutako unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeak, eta ikastetxe horiekin estatu edo arauzko harremanak dituzten elkarte eta federazioak 2017-2018ko ikasturtean Sare_Hezkuntza Gelan berriztapen-proiektuan parte hartzera deitzen dituen agindua. Aipaturiko proiektu honek ikasgeletan, irakatsi eta ikasteko prozesuan, baliabide digitalak txertatzea du helburu.
305.000 euroko zenbateko globala duen deialdi honen bidez, ikastetxeetan irakatsi eta ikasteko prozesuan material eta baliabide digitalak egiteko prozesua sustatu nahi da, bai eta material eta baliabide horiek gelan erabiltzeko eta gauzatzeko behar den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea ere. 2017-2018 ikasturterako deialdi honetan, gehienez itunpeko 50 ikastetxe hautatuko dira
Ondoren aipatzen diren ildo hauetako bat edo batzuk betetzen dituzten proiektuek jasoko dituzte deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak, eskaera egiten duen ikastetxean bertan edo federazio edo elkarteen bidez parte hartzen duten beste ikastetxe batzuetan ezartzeko:
1) Teknologia berriak eta material eta baliabide digitalak erabiltzea irakatsi eta ikasteko prozesuan.
2) Irakasleen prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa, material eta baliabide digitalak egiteko, eta irakatsi eta ikasteko prozesuan erabiltzeko.
3) Ikasgelan erabiltzeko material digitalak sortzea.
2016-2017 ikasturte honetan Euskadiko 190 ikastetxe ari dira parte hartzen orotara Sare_Hezkuntza Gelan programan, 105 ikastetxe publiko eta 85 itunpeko.
-
2017-05-03
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 305.000 euros para el programa “Sare_Hezkuntza Gelan" de integración de recursos digitales en el aula ➡ https://t.co/o9zReucP1B