500.000 euro Lanbide Heziketan Erasmus+ mugikortasun programak laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-05-02)
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntza-arrazoiengatik pertsonak mugitzeko jarduerak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua, Erasmus+ programaren barruan.
500.000 euroko zenbatekoa duen agindu honen helburua da, Erasmus+ programaren 2017ko deialdian ikaskuntza-arrazoiengatik pertsonak mugitzeko onartutako mugikortasun-proiektuak kofinantzatzeko diru-laguntzak ematea, betiere mugikortasun-proiektu horiek 2017 eta 2018 urteetan gauzatzen badira. Mugikortasun horien azken hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako edo titulatutako ikasleak (bai Erdi Mailako Heziketa Zikloetakoak, bai Goi Mailako Zikloetakoak) edo Euskal Lanbide Heziketako irakasleak izan beharko dute.
Europako Batasunak mugikortasun jarduera horiek finantzatzeko egiten duen ekarpen ekonomiko ez da nahikoa izaten jarduera horiek gauzatu ahal izateko, beraz ezinbesteko gertatzen da deialdi hauek egitea Europako finantziazioak hartzen ez duen portzentajea osatzeko. Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak egonaldi-gastuetarako bideratzen dira batez ere.
883 ikasle eta 165 irakasle
2016-2017 ikasturte honetan Euskadiko Lanbide Heziketako 883 ikaslek jaso dituzte orotara, bai ikastetxe publikoetakoek bai itunpekoek, Erasmus+ mugikortasun proiektuetan parte hartzeko laguntzak, iazko deialdien bidez. Horietatik 284 Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak dira, eta 599 Goi Mailako Zikloetakoak. Laguntzak jaso dituzten irakasleak berriz, 165 dira. Joan den martxoan abiatu dira guztiak Europako herrialdeetara eta prestakuntza jasotzen ari dira dagoeneko Italia, Polonia, Txekiar Errepublika, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Norvegia, Suedia, Finlandia, Holanda, Estonia, Eslovenia nahiz beste hainbat herrialdetako enpresa edo erakundetan.
Deialdi honek laguntzen dituen ikasleen zein irakasleen mugikortasun-ekintzek honako helburu hauek sustatzen dituzte:
- Parte-hartzaileei laguntzea ezagutza, trebetasunak eta gaitasunak bereganatzen, haien garapen pertsonala bultzatze aldera.
- Ikasleei beharrezko dituzten trebetasunak ematea, hezkuntza eta prestakuntza-arlotik lan-merkatura igaro daitezen.
- Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren esparruetan ohitura berritzaileak garatzen laguntzea eta horien transferentzia lortzea bertan zein herrialde parte-hartzaileen artean.
-
2017-05-02
Comentario de Twitter:
500.000€ para proyectos de movilidad en el ámbito de la FP, dentro del programa Erasmus+ (Consejo de Gobierno 02-... https://t.co/7EEI5u3kM0 -
2017-05-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 500.000 para proyectos de movilidad en el ámbito de la FP, dentro del programa Erasmus+ ➡ https://t.co/7LosbLXhTx