Eu

“Jesús María Leizaola” sariaren edizio berriko euskal autonomiari buruzko ikerketa lanak aurkezteko epea zabaldu da (Gobernu Bilera 2017-05-02)

2017.eko maiatzak 02

Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta pertsona bakanek edo kasurako osatutako taldeek egin ditzakete

Eskaera zein proiektuak berak izapide elektroniko bidez aurkeztu beharko dira, www.ivap.euskadi.eus webgunearen bitartez

Sari honen helburua euskal sistema autonomikoaren berezitasunei buruzko azterketak bultzatzea da

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) ikerketa-lanetarako 2017ko “Jesús María Leizaola” sariaren deialdia. Lan horiek azterketaren ikuspegi diferentetatik landutako monografiak izango dira. Monografia horien helburuek Euskal Autonomiarekin loturik egon behar dute edo hura aztertu eta bertan sakondu behar dute. 

14.000 euroko saria da, eta ikerketa-lan zientifiko onenari emango zaio. Epaimahaiak, baina, saria aurkeztutako bi proiektu edo gehiagori ex aequo emateko aukera izango du. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke lanak, argitaratu gabeak izan behar dute, euskal autonomia bereziaren alderdiren batekin lotuta egon behar dute, eta, gutxienez, 100 orrialde izan behar dituzte, espazio bikoitzarekin mekanografiatuta.

2017ko “Jesús María Leizaola” sarira pertsona bakanak zein kasurako bildutako lan-taldeak aurkeztu ahal izango dira. Lanak www.ivap.euskadi.eus web orriaren bitartez aurkeztu beharko dira.

EUSKAL AUTONOMIA SISTEMA

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) ikerketa-sari hau 1990ean sortu zuen, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa gogoratuz, eta euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzeko eta hedatzeko; hori baita, hain zuzen ere, erakundearen beraren funtzioetako bat. 

Harrezkero, erakunde honek sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko