Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Oxfordeko unibertsitateko St Antony's College (2010-11-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 09

Agindua: honen bidez, diru-laguntza baterako deia egiten zaie Oxfordeko Unibertsitateko St Antonys College-ko ikertzaile bisitariei

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaur onartu du 2011/2012 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antonys College bisitatuko duten ikertzaileentzat dirulaguntza bat deitzen duen agindua.

52.356 euroko dirulaguntza hori ikasturte oso baterako (hiru hiruhileko) izango da, izangaiek hiruhileko bat edo biko egonaldi partzialak aukeratu ahal izango dituzten arren.

Ikertzaile bisitariak ondorengo diziplinetan egin ahal izango du ikerketa-lana: Historia Modernoa, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Antropologia eta Nazioarteko Zuzenbidea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan