Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Diru-laguntza emango zaio ELGE-ri lankidetza deszentralizatua aztertzeko (Gobernu Bilera 2017-05-02)

2017-05-02

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du gaur 20.000 euroko diru-laguntza bat ematea Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeari (ELGE), azterlan bat egiteko EBko herrialdeetako lankidetza deszentralizatuaren oraintsuko joerei buruz.

Azterlanaren helburua da azkeneko hamarkadetan Europako eskualdeetako eta tokiko gobernuek bultzatutako lankidetza deszentralizatua aztertzea, esperientzi horretatik ikasteko eta hobekuntza gomendioak egin ahal izateko. 

Lana ELGEk egingo du, Gobernantza Publiko eta Lurralde Garapenerako Zuzendaritzaren bitartez –nazioz azpiko gobernuekiko harremanen arduraduna da eta zuzendaritza hori– eta Garapenerako Laguntza Batzordearekin lankidetzarekin,  izan ere, batzorde hori da garapenerako lankidetzaren herrialde hornitzaileen nazioarteko foro nagusia. 

Asmo horrekin, honako atal hauek izango ditu azterlanak: 

I.- Finantza fluxuen, eragileen, erabilitako mekanismoen eta lehentasunezko herrialdeen eta sektoreen azterketa bat.

II.-  Kasuko bost azterketa, ikuspegiei, helburuei, eragileen arteko lankidetzari eta abarrei buruz ikasteko asmoz, eta

III.- Eztabaidarako hainbat mintegi, ikerketaren aurrerapenak egiaztatzeko.

Amaitutakoan, bi emaitza lortuko dira: argitalpen bat eta on-lineko datu base estatistiko bat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko