Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak Irekia aurkeztu die adimen-desgaitasuna duten Gorabide elkarteko pertsona talde bati.

2017.eko maiatzak 03

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak Irekia webgunea aurkeztu die Gorabide elkarteak tutoretzapean dituen adimen-desgaitasuna duten pertsona talde bati. Aurkezpena apirilaren 25ean eta 27an egin da Bolunta boluntariotza agentziak Bilbon dituen lokaletan, Irekiaren edukiak pertsona orok eskuragarri izan ditzan bideratutako partaidetza-prozesu baten barruan.

Hasteko, lehen informazio-bilkura bat egin da, non Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako ordezkariek adimen-desgaitasuna duten 22 laguni erakutsi dizkien nola funtzionatzen duen webguneak. Gero etorri dira beste ekimen zehatz batzuk, Irekiaren eduki guztien (bideoak, berriak, parte-hartze prozesuak, etab.) erabilerraztasuna ahalik eta gehien hobetzea helburu izan dutenak.  

Boluntariotza agentziako ordenagailuen gelan, parte-hartzaileak Irekiaren webgunean sartu eta hainbat gauza egin dute: informazio zehatza bilatu, argazkiak ikusi, azpitituludun bideoak ikusi, berriak irakurri eta entzun, eta Eusko Jaurlaritzaren sare sozialetan sartu. Horrez gain, interes handia erakutsi dute Irekiako parte-hartze prozesuetan, Gorabideren eskutik ekarpen bateratuak egin ahal izateko, baina baita herritarrek egiten dituzten eskaeretan zein Jaurlaritzak berak irekitzen dituen eztabaidetan ere.

Bigarren fase batean, lan-saioak egingo dira webgunera sartzeko edota sartu eta ulertzeko egon daitezkeen zailtasunen atariko diagnostiko bat egiteko. Ondoren, adimen-desgaitasuna duten pertsonek IREKIA ataria nola ikusten eta ulertzen duten aztertuta, laburpen soil bat egingo da ondorio nagusiekin.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @APNABI
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    @Irekia cada vez más cerca de las personas con #discapacidad. Han presentado la web en @Gorabide ▶️ https://t.co/srcohET8jo

  • @IBatuz
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    La Dirección de Gobierno Abierto presenta Irekia a un grupo de personas con discapacidad intelectual de la asoci... https://t.co/VJTO6vtiQv

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Olaizola Azkarate