Eu

HAZIren eta Ikastolen Federazioaren arteko akordioa, Ikastolen jaietan Euskadiko kalitateko produktuak sustatzeko

2017.eko maiatzak 03
  • Izenpetu duten lankidetza hitzarmenari esker, Ikastolen aldeko 5 jaietan Euskadiko nekazaritzako eta arrantzako elikagaiek eta edariek oso presentzia garrantzitsua edukiko dute.
  • Ikastolen Federazioak bat egin du Nirea programarekin, “Ikastoletan bertakoa bertan” proiektuaren bitartez.
  • Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, eta Koldo Tellituk, Ikastolen Elkarteko lehendakariak, izenpetu dute akordioa. 

HAZI Fundazioa eta Ikastolen Federazioa berriro elkartu dira Euskadiko kalitateko produktuak bultzatzeko 2017an egingo diren ikastolen 5 jaietan (Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez). Euskadiko elikagaien eta edarien presentzia inoiz baino handiagoa izango da jaietan:

  • Lehen aldiz Ikastolen jaietako eremu guztietan eskainiko den txerri okela guztia Basetxerriarena izango da (Eusko Labelez egindako produktuak). Guztira, 1.300 kilo solomo, 650 kilo hirugihar, 250 kilo txistorra eta 500 kilo txorizo baino gehiago eskainiko dira.
  • Eusko Label txoko bat jarriko da jai bakoitzean, eta Eusko Label produktuekin egindako pintxoak eskainiko dira bertan: Baserriko Oilaskoz egindako 4.050 pintxo, Euskal Okelaz egindako burger meats-eko 3.650  pintxo, Eusko Labela duen Hegaluzearen 500 pintxo, Gernikako Piperren errazioak…  

Araba Euskaraz, Ibilaldia eta Kilometroak jaietan eskainiko den sagardo guztia Euskal Sagardoa izango da; ardoa, Arabako Errioxakoa, eta txakolina, berriz, lurralde bakoitzeko txakolina.

NIRE programari atxikitzea

Bertako produktuak zabaltzeko eta sustatzeko hartu duen konpromisoagatik, eta nekazaritzak, abeltzaintzak, arrantzak eta basogintzaren sektoreak Euskal Herrian duen askotariko funtzioa balioesteko agindu duenagatik, Ikastolen Federazioak NIREArekin bat egin du “Ikastolak: bertakoa bertan” proiektuaren bitartez.   

NIREA lankidetza publiko-pribatuko programa bat da, zeinak euskal enpresa, erakunde eta gizartea Lehen Sektorearen sustapenarekin eta Landa eta Itsasertzaren Biziberritzearekin erantzunkide izatea bultzatzen baitu. Gauzak horrela, programak landa eta itsasertzeko ingurunean egiten diren jarduerek Euskadiren garapen orekatuari egiten dioten ekarpena aitortzearen alde egiten du, eta agente batzuek proiektu eta ekintza zehatzak garatuz ingurune horren garapen iraunkorrarekin bere gain hartzen dituzten konpromisoak bultzatu eta ikusgai egiten ditu.

Hain zuzen, 2017an, Ikastolen elkarteak “Ikastolak: bertakoa bertan” proiektua jarri du abian. Ikastoletan garatzen diren eremu horretako jarduketak batzea helburu duen proiektua da, eta, gainera, Ikastolen Jaietan egingo diren jarduera berriak bilduko ditu bere baitan modu espezifikoan. Horrela, familiak sentsibilizatu nahi ditu Euskadin lehen sektore bizia eta lehiakorra mantentzen lagundu dezaten, eta gure landa inguruneak ematen dizkigun onurak agerian uzteko.  

Ikastolen Jaietan bertako produktuen alde egiteaz gain, Ikastolen Elkarteak, besteak beste, honako konpromiso hauek hartu ditu:

- Ikastolek gure landa eta itsasertzeko ingurunearekiko erantzunkidetasunari lotuta egiten dituzten jarduerak integratzeko lan egitea.

- Lankidetzaren berri ematea eta une jakinetan proiektu honen bitartez bere egin daitezkeen jarduerak eta hartu daitezkeen konpromiso berriak jakinaraztea.

- Proiektuaren zabalkunderako jarduera bereziak egitea, egin diren jardueran bere baitan sartuta.

- NIREA plataformarekin lankidetzan aritzea, gure landa eta itsasertzeko ingurunea, bertako produktua eta ekoizleek gure ingurunean egiten duten lana balioesteko eta programa horren baitan garatzen diren ekimenen berri emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea