Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Europako Eskualdeetako Komiteak antolatutako mintegi batek Berrikuntzaren Europan eskualdeek betetzen duten zeregina izango du aztergai

2017.eko maiatzak 03
  • Arantxa Tapiak adierazi duenez etekina atera behar zaio Euskadiren berezitasunari euskal gizartearen onurarako, bai Europako eskualdeekin dituen harremanetan bai Estatuarekin duen aldebiko harremanean

Gaur goizean, Science Meets Regions Seminar 2017 mintegiari egin dio harrera Kursaal Kongresu Jauregiak. Eusko Jaurlaritzak eta Europako Eskualdeetako Komiteak batera antolatutako mintegia honen helburua da berrikuntzaren arloan Eskualdeen eta Hiri Aitzindarien kasuak aztertzea, baita Europaren eraikuntzan eta garapenean eskualdeek betetzen duten zeregina ere. Mintegiak Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Erkidearen (Joint Research Centre JRC) babesa eta lankidetza jaso du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Eskualdeetako Komiteko lehendakari Markku Markkula izan dira elkarraldiaren buru, eta Donostiako alkate Eneko Goiak itxi du.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Europako Batzordetik (EK eta JRC) eta Donostiako udaleko Sustapen agentziatik etorritako hizlariek eman dituzte saio teknikoak.

Euskadiko berrikuntzaren eta lehiakortasunaren diseinuan aktiboenak diren eragileak bertaratu dira mintegira, besteren artean: ORKESTRA Institutua; INNOBASQUE Berrikuntzaren Euskal Agentzia; 4 unibertsitateak – EHU-UPV, MU, Deustu eta Nafarroako Unibertsitatea; euskal clusterrak; Tecnalia eta IK4 aliantzetako Zentro Teknologikoak, Neiker eta AZTI Zentro Teknologiko sektorialak, eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak – Energigune, Biogune eta Nanogune.

Euskadiren desberdintasuna Europan eta estatuan

Mintegiaren irekiera-ekitaldian, Eusko Jaurlaritzaren uste sendoa azpimarratu du Arantxa Tapia sailburuak, eskualdeek Europaren eraikuntzan eta garapenean betetzen duten zereginean. “Une honetan, Europaren eraldaketaren lekuko izaten ari garen honetan, Europar Batasunean erreferentziako estatu askotan tentsioa nabarmentzen ari denean, inoiz baino garrantzitsuagoa da gure zeregina, Eskualdeena” adierazi du.

 

Europako eskualde den aldetik Euskadik betetzen duen zereginaz gain, Arantxa Tapiak nabarmendu du Autonomia Erkidego den aldetik Euskadik betetzen duen zeregina, gainerako Autonomia Erkidegoetatik bereizten dena, estatuarekin aldebiko harremana eta finantzaketa-sistema duelako bereziki, akordio espezifikoak lortzeko eskatu eta aukera ematen diona.

“Espainiako estatuan gauden testuinguruak”, jarraitu du sailburuak, “Autonomia Erkidego bereizi gisa ekiteko dugun ahalmena eta eskubidea nabarmentzera eramaten nau gaur. Espainiako Gobernuarekin harreman esklusiboa eta aldebikoa dugunez gero, egoera hori arakatzera eta etekina ateratzera behartuta dago Euskadi, euskal gizarte osoaren onurarako.

Europaren eremuan, eskualdeen arteko lankidetzak eta Eskualde Aitzindarien artean eskualde-aliantzak eratzeak BERRIKUNTZAREN arloan posizio hobea lortzeko aukera ematen digute, baita era horretan gure lehiakortasuna eraginkortasun handiagoaz bultzatzeko ere.

Gaur egun, 3 ekimen nabarmenetan parte hartzen ari da Euskadi, beste eskualde edo eragile aitzindari batzuekin batera aliantzak eratuz.

Vanguard ekimena, Europako ekonomiaren eragile gisa industriaren garapena bultzatzea helburu duena.

Energiaren Trantsiziorako Plataforma, non parte hartzen duten eskualde aitzindariek erregai fosilen erabilera murrizten joango den energi trantsizioa bultzatzen diharduten, energia berriztagarrien alde.

Eta, EIT Food ekimena. Euskadik parte hartzen duen Partzuergoa eta etorkizuneko elikadura definituko duten Europako 50 enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentro biltzen dituena.

Basque Industry 4.0 eta Donostiako Replicate Proiektua

Euskadiri buruzko ponentzien kasuan, Spri-ko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren garapena azaldu du, baita Basque Industry 4.0-rena ere, berrikuntzaren Europako mapan Euskadik leku nabarmena betetzen laguntzen ari diren estrategiak, alegia.

Bere aldetik, Donostia Sustapeneko zuzendari Euken Sesék Replicate proiektua aurkeztu du, Europako funtsen laguntzarekin Donostian garatzen ari dena. Txomin auzoan, baita Ametzagainan eta 27 Poligonoan ere, garatuko den proiektu bat da, eta jarduketa-eremu desberdinak barnean hartzen dituena, horien artean nabarmentzekoak: energia, mugikortasuna eta ibilgailu elektrikoen karga.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Markku Markkula, Eneko Goia