Eusko Jaurlaritzak ziurtatu duenez Kupoaren inguruko akordioa "oso aurreratuta dago" eta lortuz gero "bake fiskalaren 15 urte" adieraziko luke
Exekutiboko bozeramaile Josu Erkorekaren ustez “oso berri ekonomiko ona” litzateke, egonkortasuna, inbertsioa, hazkundea eta enplegua ekarriko bailituzke
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Kupoaren inguruko Espainiako Gobernuarekiko akordioa “oso aurreratuta dago” eta lortuz gero “oso berri ekonomiko ona” izango litzateke Euskadirentzat, “bake fiskalaren 15 urte” ekarriko bailuke. Hala ziurtatu du gaur Euskal exekutiboko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak astearteetako ohiko prentsaurrekoan, non Gobernu Kontseiluan gaur aztertu diren gaien berri ere eman duen.
Bozeramaileak azaldu duenez akordioa ez dago oraindik itxita nahiz eta “pauso eta aurrerapen garrantzitsuak” egin diren hainbat alderditan: ebatzi gabe zeuden bosturtekoen (2007-2011 eta 2012-2016) Kupo likidazioak eta 2017rako Kupoan, datozen bost urteetarako kalkuluen oinarria. Akordioa gauzatuz gero, ez da baztertzen Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren deialdia maiatzean bertan egin ahal izatea. “Oso berri ekonomiko on baten aurrean gaude, 15 urterako bake fiskala ekarriko lukeena”, adierazi du Erkorekak, “hazkundearen, egonkortasunaren, inbertsioaren eta enpleguaren” sinonimotzat hartu duenak.
Bestalde, Exekutiboak adierazi duenez, akordioa lortu bezain laster, erabat gardena izango da eta xehetasun guztiekin emango da ezagutzera Batzorde Mistoaren aurretik.
Batetik, edari azukredunen zergari buruz galde egin zaionean, Parlament-ek asteazkenean onetsitako lege-dekretu bidez gaur Katalunian indarrean sartutakoari buruz, Erkorekak baztertu egin du Eusko Jaurlaritzak antzeko neurri bat hartzeko aukera, ez bailegoke justifikatuta ezta arrazoi fiskalengatik ere, bilketan izango lukeen inpaktua “oso mugatua izango litzatekeelako”, ezta osasun arrazoiengatik ere, Euskadin, non obesitatearen aurkako programak aurrera eramaten ari diren, ez baita detektatu “larritasun berezirik adierazten duen arazo espezifikorik" edari horien kontsumoan.
ESPETXE-POLITIKA
Halaber, hedabideek galdetuta, Erkorekak berriro nabarmendu du espetxe-politika aldatzeko premia, eta adierazi du ez datorrela bat Espainiako Gobernuak duela gutxi adierazitako irizpidearekin gaixo dauden presoak kartzelatik ateratzeko. Zentzu horretan, “elkarrekin batera akordioak bilatzen lan egiteko premia" adierazi du, "tentsioak baretzen eta bizikidetza hobetzen lagundu ahal izango dutenak".
-
2017-05-02
Comentario de Twitter:
El GV asegura q el acuerdo en torno al Cupo "está muy avanzado" y que, de alcanzarse, supondría "1... https://t.co/iyZlosYgAp -
2017-05-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El acuerdo en torno al #Cupo "está muy avanzado". De alcanzarse, supondría "15 años de paz fiscal" ➡ https://t.co/sD5cWXR45d ht… -
2017-05-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El acuerdo en torno al #Cupo "está muy avanzado". De alcanzarse, supondría "15 años de paz fiscal" ➡ https://t.co/sD5cWXR45d ht… -
2017-05-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El acuerdo en torno al #Cupo "está muy avanzado". De alcanzarse, supondría "15 años de paz fiscal" ➡ https://t.co/sD5cWXR45d ht…