Berriak Osasuna
Eu

ASMAREN 2017ko Mundu Eguna. Aurten, GINAk goiburu hau proposatzen du: “Asma kontrolatzeko garaia da”. Eta Bilbok kontrolatu egin nahi du asma.

2017.eko maiatzak 02

Prentsaurrekoa 2017ko maiatzaren 2an, BASURTUKO UNIBERTSITATE OSPITALEKO Gorbeia ekitaldi-aretoan, 11:00etan.

 

  • Sarritan, asma ez da behar bezala diagnostikatzen eta ez da tratamendu egokia egiten. Horren ondorioz, eragozpen handiak sorrarazten zaizkie pazienteei eta euren familiei, eta litekeena da pazientearen jarduera-maila mugatuta geratzea bizitza osorako. 
  • Horren bidez, diagnostiko eta tratamendu-plan egokiak eduki beharraz kontzientziarazi nahi ditugu bronkio-asma izan dezaketen eta bronkodilatatzaileak aholku medikorik gabe erabiltzen dituzten pazienteak. 
  • Bilbo mailan, osasun-heziketarako proiektu bat egingo dugu (AFLORAR), farmazialarien eta asma tratatzen duten espezialisten artean. 

 

Gaur Bilbao Basurto ESIan ASMAREN 2017ko Mundu Egunari buruzko  prentsaurrekoa egon da. Aurten, GINAk goiburu hau proposatzen du: “Asma kontrolatzeko garaia da”.  Eta Bilbok kontrolatu egin nahi du asma. Prentsaurrekoan parte hartzaile hauek izan dira:

 

•        Iñaki Arriaga dk. Bilbao Basurto ESIko Pneumologiako Zerbitzuko burua.

•        Ignacio Antepara dk. Bilbao Basurto ESIko Alergia Zerbitzuko burua.

•        Ignacio Jauregi dk. Bilbao Basurto ESIko Alergia Zerbitzuko adjuntua.

•        Aizea Mardones dk. Bilbao Basurto ESIko Alergia Zerbitzuko adjuntua.

•        Juan Uriarte jn. Bizkaiko Farmazialarien Elkargoko diruzaina.

•        Juan del Arco jn. Bizkaiko Farmazialarien Elkargoko zuzendari teknikoa.

 

 

Asmaren 2017ko Mundu Eguna Global Initiative for Asthma-ren (GINA) ekimenez egiten da, urtero legez, maiatzaren lehen asteartean, hau da, 2017ko maiatzaren 2an. Ekimen honen bidez, herritarrak kontzientziatu nahi dira gaixotasun horrek dakartzan arazoez, eta jakinarazi egin nahi zaie posible dela kontrolpean edukitzea eta mugarik gabeko bizimodu osasungarria egitea.               

 

Zer da asma?

Asma gaixotasun kroniko bat da, ezaugarri hauek dituena: disnea-atake errepikariak eta txistu-hotsak. Horien larritasuna eta maiztasuna aldatu egiten dira pertsona batetik bestera. Sintomak egunean edo astean hainbat aldiz gerta daitezke, eta, pertsona batzuen kasuan, larritu egiten dira jarduera fisikoa egin bitartean edo gauean.

  • OMEren arabera, gaur egun munduan 235 milioi pertsonak dute asma, eta, gure eremuan, % 4-5eko prebalentzia izan daiteke herritar guztien artean.
  • Bronkio-asma gaixotasun kronikorik ohikoena da umeen artean.
  • Asma herrialde guztietan agertzen da, garapen-maila gorabehera. Asmak eragindako heriotzen % 80tik gora, diru-sarrera baxuko edo ertain-baxuko herrialdeetan gertatzen dira.
  • Sarritan, asma ez da behar bezala diagnostikatzen eta ez da tratamendu egokia egiten. Horren ondorioz, eragozpen handiak sorrarazten zaizkie pazienteei eta euren familiei, eta litekeena da pazientearen jarduera-maila mugatuta geratzea bizitza osorako.
  • Oso maiz, horren arrazoiak izaten dira, batetik, ez dela egiten diagnostiko eta tratamendu-plan egokirik, eta, bestetik, bronkodilatatzaileak gehiegi erabiltzen direla.

 

Aurten, GINAk goiburu hau proposatzen du: “Asma kontrolatzeko garaia da”. Goiburu honen bidez, bultzatu egin nahi da erakundeek mezu egokiak helaraz diezazkietela pazienteei. Izan ere, hauek dira helburuak:

    • Pazienteak lankidetza egokian aritu daitezela mediku eta farmazialariekin.
    • Arrisku-faktoreekiko esposizioa identifikatzea eta murriztea.
    • Asma baloratu, tratatu eta monitorizatzea.
    • Asma-krisi bati aurre egiten jakitea.
    • Eta inoiz ez automedikatzea espezialistaren kontrolik gabe.

Pertsona batek asma kontrolatuta dauka baldin eta:

    • Ez badauka asma-sintomarik: adibidez, eztula goizean edo korrika egitean.
    • Ondo lo egin badezake, esnatu gabe.
    • Ez badu medikazio aringarririk behar.
    • Ez badu asma-atakerik.
    • Kirol-jardueretan eta aisialdian nahi bezala ibil badaiteke.

Pazienteei adierazi behar diegu zer egin behar duten asma kontrolatzeko:

    • Idatzizko tratamendu pertsonalizatua eduki behar dute beren asmarako.
    • Medikuak agindutako medikamentuak hartu behar dituzte.
    • Asma-krisia eragin dezaketen faktoreak ezagutu eta saihestu behar dituzte.
    • Asma-krisi baten sintomak ezagutzen ikasi behar dute.
    • Asma-krisi bati aurre egiteko zer egin behar duten jakin behar dute.

 

Arrazoi horiengatik, Bilbo mailan osasun-heziketarako proiektu bat egingo dugu ( AFLORAR), farmazialarien eta asma tratatzen duten espezialisten artean. 

Horrela, diagnostiko eta tratamendu-plan egokiak eduki beharraz kontzientziarazi nahi ditugu bronkio-asma izan dezaketen eta bronkodilatatzaileak aholku medikorik gabe erabiltzen dituzten pazienteak.

Badugu horretarako heziketa-materiala, eta Farmazialarien Elkargoak lagundu egingo digu kontrol mediko egokirik ez duten herritarrak identifikatzen, eurei eragiten baitiete sarrien asma-okerragotzeak eta horri lotutako morbimortalitateak.

 

Iturriak:

 

GEMA 4.0

http://www.semg.es/images/stories/recursos/2015/documentos/GEMA_4.0_2015.pdf

GINA

http://ginasthma.org/wad/

WHO

http://www.who.int/respiratory/asthma/es/

 

Harremanetarako:

 

Ignacio Antepara Ercoreca dk.

Alergologiako Zerbitzua

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea

Ignacio.anteparaercoreca@osakidetza.eus

 

Juan del Arco

Bizkaiko Farmazialarien Elkargoa

juan@cofbizkaia.net

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau