Eu

50 euskal enpresak 1.300 milioitik gorako negozioak lortu nahi dituzte Latinoamerikan

2017.eko maiatzak 01

 

50 euskal enpresa inguruk parte hartu zuten MDB days ekitaldietan, hau da, SPRI Taldeak Latinoamerikako negozio handietara sartzeko antolatu dituen jardunaldietan. Ekitaldi horretan Basque Country Lizitazioak  plataforma aurkeztu zen. Plataforma hori Eusko Jaurlaritzak sortutako tresna berri bat da, eta helburutzat du euskal enpresek parte har dezatela proiektu multilateralen lizitazioetan, hots, garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duten bankuek (adibidez BIDek, Amerika arteko Garapenerako Bankuak edo Munduko Bankuak) bultzatzen dituztenetan.

 

DFIk (duela 25 urtetik nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzen duen erakundeak) eginiko balantzearen arabera, enpresa parte-hartzaile gehienek interes handia erakutsi zuten horrelako proiektuetan parte hartzeko, zeintzuek 1.300 milioi USD baino gehiagoko negozio-aukerak eskaintzen baitituzte.

 

Euskal enpresen ordezkaritza batek Acodal-en (Kolonbiako osasun eta ingurumen ingeniaritza elkartearen) urari eta ingurumenari buruzko kongresu batean parte hartuko du maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, SPRI Taldea izango delarik ordezkaritza horretako buru. Gainera, Eraikune klusterra Mexikon izango da ekaineko lehen astean, bertatik bertara aztertzeko eraikuntzaren sektoreak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak.

 

Apirilaren hasierako jardunaldi horien bi egunetan aztergai izan zituzten zein proiektu aukera dauden aholkularitza eta ingeniaritzentzat, obren sektorearentzat, eta ondasun eta hornikuntza enpresentzat.

 

Basque Country Lizitazioak plataformak proiektuak identifikatzen ditu, eta euskal enpresa egokienei, hots, irabazteko aukerak dituztenei aurkezten dizkiete. Ondoren, laguntza ematen die, baita ere, proposamena erakunde multilateralen aurrean posizionatzeko. Ekimena abian jartzeko 1.300 milioi USDtik gorako negozioak mugitzen dituzten Latinoamerikako 51 proiektu aztertu dira.

 

Basque Country Lizitazioak plataformak hautagaitzak prestatuko ditu, hiru eusko ganberen laguntzarekin eta proiektuen esparru ekonomikoetako klusterren parte-hartzearekin. Ganberek eta klusterrek identifikatuko dituzte balizko hautagaiak. Banku multilateralen lizitazio horiek hainbat abantaila dituzte: ordaintzeko segurtasuna, tokiko merkatuetara sartzeko aukera, eta enpresak posizionatzea etorkizuneko negozioetarako. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu parte-hartze eta bidaia gastuak, lizitazioak irabazten ez dituzten enpresa txikientzat, eta taldean joaten diren enpresa handientzat.

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 50 empresas vascas muestran interés en acceder a negocios en Latinoamérica por 1.300 millones ➡ https://t.co/yOx4v7NHsC https:/…

  • @JavierZarraona1
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 50 empresas vascas muestran interés en acceder a negocios en Latinoamérica por 1.300 millones https://t.co/eEceHl1txf https://

  • @JavierZarraona1
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 50 euskal enpresek 1.300 milioitik gorako negozioak lortu nahi dituzte Latinoamerikan https://t.co/TrDehVJDgc https://t.co/osv

  • @arantxa_tapia
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 50 euskal enpresek 1.300 milioitik gorako negozioak lortu nahi dituzte Latinoamerikan https://t.co/TrDehVJDgc https://t.co/osv

  • @lantaron75
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 50 euskal enpresek 1.300 milioitik gorako negozioak lortu nahi dituzte Latinoamerikan https://t.co/TrDehVJDgc https://t.co/osv

  • @deiEJGV
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    50 euskal enpresek 1.300 milioitik gorako negozioak lortu nahi dituzte Latinoamerikan https://t.co/TrDehVJDgc https://t.co/osvFYdT0Qf

Komunikabideek behera kargatzeko