Eu

Artolazabal euskal gazteria animatu du “gazteen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko Euskadi konprometituta dagoen Europaren etorkizuna sendotzeko”

2017.eko maiatzak 01
  • Gaur hasten da Gazteriaren Aste Europarra
  • “Gure gazteriaren garapena babestu eta gazteri horrek Europan bere ahalmenen indar osoarekin lan egin dezan lortu nahi da”.
  • “Ezagutza hori oso lagungarria gertatuko zaie, eta hala, Herrialde bakoitza eta Batasun osoa aberastuko dira”
  • Edizio honetan Erasmus+ programaren aukerak azaltzen saiatuko dira eta Europar Solidaritate Erakundea eta solidaritatea sustatuko dituzte.

VG 17 05 01

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek euskal gazteak animatu ditu “gazteen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko Europar Batasunaren ekimenak ezagutzera eta bertan parte hartzera, Euskadi konprometituta dagoen Europaren etorkizuna sendotuko duen gizarte-kohesio handiagoa lortzeko helburuarekin”.

 Gazteriaren Aste Europarra gaur hasi eta maiatzaren 7ra arte —maiatzaren 9ko Europaren egunaren aurretik— luzatuko da. Aurten sortu zenetik 60 urte betetzen dituen Batasuneko zenbait herrialdetan eta eskualdetan —bereziki Estrasburgon, Luxenburgon eta Bruselan— hainbat ekintza eta adierazpen egingo dira.

 “Gazteriaren esparruko Prestakuntzarako Estrategia Europarraren barruan, gure gazteei garatzen eta, eurek dituzten ahalmenen potentzial osoarekin, Europan lan egin dezaten lagundu nahi zaie. Ezagutza hori oso lagungarria izango zaie euren jatorrizko herrietara itzultzen direnerako. Era horretan, Herrialde bakoitza eta, horrekin guztiarekin, Batasun osoa aberastuko dute” adierazi du Beatriz Artolazabalek.

 2003. urteaz geroztik, Gazteriaren Aste Europarrak gazteak Batasunaren politikan nahastea bilatzen du, euren iritziak partekatuz eta Programa Europarrek eskaintzen dizkieten aukeren inguruan ikasiz. Erasmus+ 30. urteurrenaren barruan, astearen edizio hau Erasmus+ programaren aukerak azaltzera, solidaritatea sustatzera eta Europar Solidaritate Erakundea gizarteratzera bideratuko da.

 Artolazabal sailburuaren iritziz, “Gazteria Europaren proiektuak aurrera egiteko bermea da non, beste herrialde eta eskualde batzuek bezala, Euskadik parte hartzen duen. Gure Gazteria prestakuntza, elkartasun eta konpromisoko zeregin horietan konprometitua dago, tokiko edo nazioko gizartean edo politikan parte-hartze aktiboa eta boluntariotza helduei zuzenduta bakarrik ez daudelako”.

 Gazteriaren Aste Europarrak milaka gazte konprometitzen ditu eurentzako garrantzitsuak diren gaiei buruzko jardueratan, ekitalditan eta eztabaidatan. Aurreko edizioan 1.124 ekitaldi burutu ziren eta 137.000 pertsonek hartu zuten parte zuzenean. Ideia berritzaileak garatuz norberaren komunitatean aldaketa bat egin duten gazteen lanak, edo Europak aurre egin behar dien erroken aurrean beste ekarpen garrantzitsu batzuk egin dituzten beste lan batzuk erakusten dira aste honetan. Batasuneko erakundeek gazteei Europar Solidaritate Erakundean nola parte hartu dezaketen eta Erasmus+ programak eskainitako aukerak oso-osorik nola aprobetxa ditzaketen jakinarazten dizkiete.

 Astean barruan Bruselan batzar bat egingo da, Gazteei begira EBaren etorkizuneko estrategiari eta lehentasunei buruz hitz egiteko. Bertan, gazteriari buruzko politiketan adituek, estatu kideetako agintariek, langile gazteek eta gazte-erakundeek hartuko dute parte. “Parte-hartze aktiboa sustatu nahi da, elkartasunak eta pentsamendu berritzaileak Europaren etorkizuna eratzen dutelako. Erasmus-plus, gazte-enpleguko, boluntariotzako, trukatzeen eta mugimendu ekonomikoko programak, eta gazteak arlo kulturalean eta pertsonalean aberastuko dituzten eta haiekin batera gure Herria aberastuko duten beste programa batzuk bezalako tresnak ditugu”, adierazi du Artolazabalek.

 Gazteentzako informazio-estrategiaren etorkizuna “Gazteen informazioa: gazteria arrakastatsuarentzako EBaren estrategia baten bizkarrezurra” mintegian eztabaidatuko da. Eurodesk sareak eta Foro Europarrak antolatutako mintegi hau, bihar, maiatzak 2, 13:30ean egingo da Bruselan. #youthweek    #EuSolidarityCorps.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal anima a la juventud vasca a conseguir “una mayor cohesión social que afiance el futuro de Europa ➡ https://t.co/GpW8w0hLMp

Ekitaldiko kargudunak