Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Energiaren Euskal Erakundeak Micronatur-en kapitalaren handikuntzan parte hartu du (2010-11-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 09

Dekretua, Energiaren Euskal Erakundeari Sociedad Micronizados Naturales SAren kapital zabalkundean parte hartzeko baimena emateko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak EEE Energiaren Euskal Erakundeari baimena eman dio gaur, Sociedad Micronizados Naturales, S.A. (Micronatur) sozietatearen kapitalaren handikuntan parte hartzeko. Energiaren Euskal Erakundeak, kapital sozialaren %50aren jabe dena, 319.000 euro jarriko ditu eta "Promotora de Minas de Carbón (PMC)" izenekoak beste horrenbeste.

Micronatur 2004an sortu zen kalitate handiko kaltzio-karbonato mikronizatua ekoizteko, industrian (papergintzan batez ere), elikaduran eta farmakopean, besteak beste, zuritzeko gehigarri gisa erabiltzeko, Euskal Herrian aurkitutako araztasun handiko baliabide mineralak erabiliz.

Kapitala handitzeak helburu dauka sozietateari likidezia handiagoa ematea. Izan ere, papergintzaren krisialdiak eta kaltzio karbonatozko produktuen prezioen beherakadak eragindako garai latzak pasa berri baititu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan