NIK Patrika Digitala
Berriak Hezkuntza
qrcode

Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea

2017-04-29

2016 eta 2017an jaiotako haurrentzat 

Epea zabalik maiatzaren 2tik 12ra, Haurreskolak Partzuergoaren eskoletan

2016an eta 2017an jaiotako haurren guraso eta tutoreek maiatzaren 2tik 12ra bitarteko epea izango dute Haurreskolak Partzuergoko eskoletan plaza eskatzeko. Izena emateko epe hau partzuergoko eskolaren batean lehen aldiz irailean, urrian edo azaroan sartuko diren neska-mutikoentzat irekitzen da. Beraz, plaza bat eskatu nahi duten gurasoek honako egutegi hartu beharko dute aintzat:

  • maiatzaren 2tik 12ra: eskariak entregatzea
  • ekainaren 16an: behin-behineko zerrendak argitaratzea
  • ekainaren 19tik 30era: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • uztailaren 12an: behin betiko zerrendak argitaratzea
  • irailak 6: umeak haur-eskolara hasteko eguna

Maiatzean irekitzen duen epe honekin batera, Haurreskolak Partzuergoak urtean zehar beste bi izen-emate aldi ere zabaltzen ditu: urrian bata (abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko dien umeentzat), eta urtarrilean bestea (martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartu nahi dutenentzat)

8.500 plaza

Haurreskolak Partzuergoak 8.500 plaza eskainiko ditu 2017ko irailean, Euskadi guztiko 178 udalerritan kokaturik dauden 236 haur-eskolatan. Ikasturte berriaren hasieran, gainera, Bilbo erdigunean 42 plazako eskola berri bat irekiko da, eta hiri horretako Abusu auzoan dagoen Zamakola haur-eskola berriz, lekualdatu eta handitu egingo da, 21 plaza gehiagorekin. Eskaintzen diren 8.500 plaza horietatik, 6.000tik gora izango dira libre irailerako, egun zerbitzu hau erabiltzen ari diren 2.100 umek bertan jarraituko baitute irailetik aurrera ere. Une honetan, 6.000 ume inguru hartzen ditu 0-2 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duen partzuergoak.

Zeintzuk dira Haurreskolak Partzuergoaren bereizgarriak?

Hona partzuergoko haur-eskolen ezaugarriak:

  • Segurtasunerako eta osasunerako ingurune-baldintza egokiak dituzten instalazio eta espazioak bermatzea.
  • Hezitzaile adituak eta prestatuak, euren eginkizunak behar den profesionaltasunez egiteko gai direnak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan komunikazioa lagundu.
  • Familiekin lankidetzan jardutea, haurraren onerako beti.
  • Espazioa, denbora eta baliabideak eskaintzea, haur-eskolen ekintzak eraginkortasunez garatzeko modukoak.
  • Familia eta beraien haurrei antolaketa eta funtzionamendu-eremuak, haurren ezaugarri eta garapenaren erritmora egokitutako baliabide eta estrategia pedagogikoak ematea.

Haurreskolak Partzuergoan izenemateko prozedurari buruzko informazio gehiago:

 http://www.haurreskolak.eus/adj_noticias2/369.pdf

8 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @InmaYC
    2017-05-03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea ➡ https://t.co/rQo2CmpWuR https://t.co/CFIvsH7N9O

  • Argazkia SN Robot
    @EHIGE1
    2017-05-03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea ➡ https://t.co/rQo2CmpWuR https://t.co/CFIvsH7N9O

  • Argazkia SN Robot
    @EHIGE1
    2017-05-03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Apertura del plazo de inscripciones en el Consorcio #Haurreskolak ➡ https://t.co/1PKMYxcdRt https://t.co/NsaJssncvS

  • Argazkia SN Robot
    @iko_stx
    2017-05-03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea ➡ https://t.co/rQo2CmpWuR https://t.co/CFIvsH7N9O

  • Argazkia SN Robot
    @BIGEfederazioa
    2017-05-02

    @DenonEskola

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)