Eu

Artolazabal, Beltrán de Heredia eta San José, Armentiako San Prudentzioko erromerian

2017.eko apirilak 28

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Estefanía Beltrán de Heredia eta María Jesús San José sailburuekin batera, Gasteizko Elizbarrutiko Apezpiku Juan Carlos Elizaldek emandako meza pontifikalean izan dira gaur Armentiako San Prudentzio basilikan.

 Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkariek agurtu dituzte Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegi eta Gorka Urtaran alkatea, Armentiako Administrazio Batzordekideak, Gobernu zentraleko ordezkaria Euskadin, eta Arabako udal eta foru korporazioetako kideak. Argantzoneko eta Trebiñuko alkateek ere parte hartu dute ospakizun horretan.

 Gero, Arabako Artium Arte Garaikideko Euskal Museora bertaratu dira sailburuak, Lurraldearen Domina emateko ekitaldira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak