Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak doluminak helarazi dizkie Juanba Berasategiren senitarteko eta lagunei

2017.eko apirilak 28

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere doluminak adierazi ditu Juanba Berasategi zinegilearen heriotza dela eta. Sailburuak zuzendari pasaitarraren ibilbidea nabarmendu du eta euskal kulturaren alde egindako lana aitortu du. Eusko Jaurlaritzaren izenean doluminak helarazi nahi dizkie senitarteko eta lagunei.

“Juanba Berasategi aitzindaria izan zen animazioa euskal zinera eramaten, eta oso ibilbide oparoa izan zuen arlo honetan. Bere lanek eduki zuten oihartzunaz gain, nabarmentzeko da hauen kalitatea. 'Fernando Amezketarra', 'Kalabaza tripontzia' edota 'Lazkao txiki' euskaldunon oroimenean dauden lanak dira. Ekarpen aparta egin zion euskal zinemagintzari, eta oso galera handia da euskal kulturarentzat”, adierazi du Zupiria sailburuak. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZupiriaB
    2017.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gure doluminak helarazi nahi dizkiegu Juanba Berasategiren hurbilekoei. Galera handia euskal kulturarentzat. https://t.co/5rNcTyeaST

  • @ZupiriaB
    2017.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gure goluminak helarazi nahi dizkiegu Juanba Berasategiren hurbilekoei. Galera handia euskal kulturarentzat https://t.co/5rNcTyeaST

Ekitaldiko kargudunak