Eu

“Turismoak eta kulturak elkarrekin joan behar dute kalitateko helmuga bihur gaitezen” adierazi du Retordillo sailburuak

2017.eko apirilak 28

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok “Rachel Lowe Lambert Mellon” erakusketa aurkeztu du gaur Madrilen, San Sebastian Region-ekin eta Cristóbal Balenciaga Museoarekin batera, Cristóbal Balenciagaren lehenbiziko atelierra ireki zeneko mendeurrena dela eta.

Retortillo sailburuak azaldu duenez, “kulturak eta turismoak estu lotuta joan behar dute, batez ere bikaintasuneko helmuga bihurtu nahi badugu, kalitateko turismoa erakarriko duena”. Kulturak balio erantsia ematen dio baliabide turistikoari, eta beraz, bien artean sinergiak sortzea “lagungarria izan daiteke tokiak erakargarriago bihurtzeko eta aldi berean beren lehiakortasuna areagotzeko, bizi, lan egin eta inbertitzeko gune gisa” zehaztu du.

Datuei dagokienez, Retortillok nabarmendu duenez, Euskadi bisitatzen duten turisten %15a kulturari eta ekitaldiei lotutako arrazoiengatik dator hona, eta horietatik erdiak baino gehiagok (%54,7) museoak eta erakusketak bisitatzen ditu, eguneko egiten duten gastua bigarren handiena dela ahaztu gabe, enogastronomiaren atzetik, hain zuzen ere.

Denis Itxaso Diputatuaren esku hartzea dela eta, Sailburuak azaldu duenez, San Sebastian Region ideia bat dator erabat Euskadi-Basque Country markarekin, adieraziz: “marka antzemangarri baten babespean Euskadiren edozein baliabide turistiko integratzeko gai izatea esan nahi du, eta baliabide horietako bakoitzaren sustapena Euskadiren eskaintza turistiko osoaren sustapenera hedatzea”. Hala, baliabide horiek ezin dute egon mugatuta, zehaztu du, “tradizioz ulertzen dugun horretara; zabalduta egon behar dute kulturara, jende ugari biltzen diren ekitaldietara, jakin-mina eta gu bisitatzeko gogoa piztu ahal izango duten alderdi guztietara”.

Madrilgo Errege Lorategi Botanikoan gaur aurkeztu den erakusketa M. Hubert de Givenchy-ren zuzendaritzapean museoak berak ekoiztua da, Balenciaga etxearen bezero onenetakoa izandako Mrs. Mellon-engandik Getariako museoa jasotzen joan den obretatik abiatuta eratutako ehun- eta dokumentazio-bildumari eskainia.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak