Eu

“Maiatzeko zubirako betetze aurreikuspen hoberena duen Erkidegoa gara", adierazi du Muela sailburuak

2017.eko apirilak 30

Turismo eta Merkataritzako Sailburuorde Isabel Muelak Easyjeten Bilbao-Edinburgh ibilbide berria aurkeztu du, Easyjeten Espainiarako Marketin Zuzendari Pedro Sousa eta Bilboko aireportuko Zuzendari Cristina Echevarriarekin batera.

Aireko konektibitateak turistak erakartzeko eta turismo arloan Euskadik duen posizioa sendotzeko duen garrantzia nabarmendu du Isabel Muelak, hedabideen aurrean. “Ministerioak argitaratu dituen datuen arabera, Euskadik % 86,3ko ostalaritza-betetze aurreikuspena dauka, altuena Espainia mailan”, gaineratu du. Espainiako landetxeentzako batezbesteko aurreikuspena, halaber, % 65,9koa da eta Euskadikoa aldiz, Nekaturren datuen arabera, % 78koa eta % 91ko gailurrak joko dira ere.

Zubi honetako datu baikor horiek Euskadik azken hilabeteotan bizi duen joera historikoa berresten dute, ostalaritza-betetzea % 90a gainditu baitu Aste Santuan eta 2016ko ekitaldia 3,5 milioi bisitarirekin itxi baitzen.

Zentzu horretan, aireko konexioak sendotzea funtsezkoa izango dela esan du Muelak. “Erresuma Batua turista gehien bidaltzen dizkigun bigarren herrialdea da, Frantziaren atzetik, eta Eskoziara irekitako ibilbide berri honek Euskadik jomuga gisa duen posizioa hobetuko du. Gure egitekoa, orain, kalitatezko eskaintza anitza bat bermatzea izango da, turismoa erakarri eta fidelizatu dezagun”, amaitu du Sailburuordeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak