Eu

Iruneko Bidasoa LHIIko ikasleek Itelazpiko Jaizkibel telekomunikazio zentroa bisitatu dute

2017.eko apirilak 07

Iruneko Bidasoa LHIIko ikasleek Jaizkibel telekomunikazio zentroa ikusi dute beren irakasleekin batera, Itelazpik Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin duen konpromisoaren barne.

Gipuzkoako lurralde historikoko ipar-ekialdean, Pasaiako portuko sarrera eta Higer Lurmuturraren artean (Hondarribia) Lezo udalerritik barrena, Jaizkibel mendia dago, kostaldeko mendikateari dagokiona. Iparralderantz, itsasoari begira, itsaslabar ikusgarriek %50era heltzen diren maldak dauzkate mendebaldean, aldiz beste batzuk oso apalak dira higadura diferentzialak eraginda; hegoaldean, barru aldera, mailakatze zakarragoa dauka mendi magalak eta malda handiagoa.

Jaizkibel telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan dute non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu dizkiete. Era berean bi aspektu nabarmendu dituzte: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu dituzte baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak eman dizkieten bitartean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak