Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzaren eta Hondarribiko Udalaren arteko hitzarmena, Muliaten babestutako etxebizitzak egiteko (2010-11-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 09

Erabakia, horren bidez baimentzen da Hondarribiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzea babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko Hondarribiko udal mugarteko Muliate eremuan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Hondarribiko Muliaten alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ahal izateko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Hondarribiko Udalak proposatu duten hitzarmenari.

Hondarribiko Udalak 195 etxebizitza eta eranskinak (garajeak eta trastelekuak) eraikitzeko lekua duen lur-zati eraikigarri baten jabetza osoa du.

Asmoa da Muliaten udal lehiaketa baten ondorioz egingo diren 25 etxebizitza sozial eta azalera-eskubideko eranskinak erostea Jaurlaritzak Udalari. Etxebizitza Sailak etxebizitzak erosi eta ondoren babestutako alokairuan esleituko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan