Adineko pertsonen erorketak prebenitzeko tailer berriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
64 urtetik gorako pertsonen erdiak, gehien bat emakumeak, urtean behin edo gehiagotan erortzen dira, bere etxebizitzan edo etxebizitzaren inguruetan.
Prebentzio-tailer hauek maiatza eta ekainean zehar egingo dira hiru lurralde historikoetan eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako profesionalek, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako profesionalek eta Udaleko profesionalek gidatuko dute.
Erorikoak dira Euskadin 64 urtetik gorako pertsonen erdiek urtean izaten dituzten istripuen % 92, gehien bat emakumeek. Erorketen ondorioz, urtean 13.500 pertsona artatu behar izaten dituzte larrialdi-zerbitzuetan, osasun-etxeetan zein ospitaleetan, eta urtean 4.500 pertsonek ospitaleratu behar izaten dute.
Prebentzio-tailer hauek duela bi urte jarri zituzten abian Osasun Sailak, Osakidetzak eta hainbat Udalek, eta horien helburua da adineko pertsonen erorketak ekiditea. Tailerrek harrera ona izan dute, adineko pertsonentzako ezagutza-tresna dira, istripuak ekiditen lagundu eta lesio larriak eragiten dituzten erorketak prebenitzeko.
Eroriko gehienak etxean gertatzen dira, edo etxearen inguruan, eta etxeko jarduerekin edo eguneroko bizitzako jarduerekin lotuta egon ohi dira, hala nola norberaren garbiketarekin, otorduak prestatzearekin, etxearen garbitasunarekin edo etxearen barruko edo etxetik kanpoko joan-etorriekin.
Izaera komunitarioko tailer hauek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasuna Sustatzeko teknikariek, udaletako Osakidetzako Osasun Zentroetako profesionalek eta Udaletako osasun, kirol eta gizarte-zerbitzuetako teknikariek gidatzen dituzte eta prebentziorako neurriak eta arrisku-egoeretan irtenbideak ematea dute helburu. Tailerrak bi modulutan banatu ohi dira. Lehen modulua teorikoa da eta bigarrena praktikoa, eta irakasten zaie oso ohikoak diren egoerei nola aurre egin, adibidez eskailerak nola jaitsi eta igo, aulki batean nola eseri eta altxa, nola oheratu eta nola jaiki ohetik, eta eroriz gero nola jardun.
Lantegiak 64 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaizkie, eta aurrez lantegiak ematen diren udalerriko udalak adierazten den lekuan eman beharko da izena.
Arabako tailerrak
- Agurain/Salvatierra maiatzak 11 eta 12
- Araia maiatzak 24 eta 25
- Dulantzi/Alegria ekainak 7 eta 8
Bizkaiko tailerrak
- Sestao maiatzak 17
- Bermeo maiatzak 24 eta 31
- Balmaseda maiatzak 30 eta ekainak 1
Gipuzkoako tailerrak
- Mendaro maiatzak 8
- Donostia-Loiola maiatzak 16 eta 18
- Itziar (Deba) maiatzak 17 eta 24
- Donostia-Egia ekainak 6 eta 8
Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 7an
-
2017-04-30
Comentario de Twitter:
👵🏽 Vuelven los #talleres prevenir las #caidas de personas #mayores en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.Más información ➡ https://t.co/DFzuEat99e