Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria EBko Eskualdeetako Komiteko lehendakari Markku Markkula-rekin bildu da

2017.eko maiatzak 02

Iñigo Urkullu Lehendakariak EBko Eskualdeetako Komiteko (EK) lehendakari Markku Markkulari egin dio harrera gaur arratsaldean Ajuria Enean. Euskadi bisitatzen ari da egunotan Markkula. Buru izango da bertan egingo den Eskualdeetako Komitearen elkarraldian, “Science Meets Regions Seminar”-en, industriaren lehiakortasuna hobetzeko eskualdeek betetzen duten garrantzizko zereginean sakontzeko.

Zehazki, bihar Donostiako Kursaal Jauregian egingo den elkarraldi hori eduki teknikoak eta ikuspegi estrategikoa aztertuko dituen mintegi bat da, eta bertan, Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategia RIS3 aztergai izateaz gainera, Eskualdeetako Komisioko eta Europar Batasuneko ordezkariek espezializazioari, berrikuntzari eta Europako clusterren zereginari buruzko euren ikuspegia azalduko dute.

Ez da lehenengo aldia Lehendakaria erakunde horretako arduradun gorenarekin elkartzen dena. Duela urtebete, 2016ko apirilaren amaieran, Eusko Jaurlaritzak Markkula gonbidatu zuen zuzenetik ezagutu zitzan euskal politikak berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta hiri-eraldaketaren arloetan, eta Hiri eta Herri Iraunkorren Europako VIII. Konferentzian parte har zezan. Aldi hartan, Urkullu eta Markkula bat etorri ziren estatu-maila azpiko erakundeek Europako proiektu erkidegoan betetzen duten zeregina erabakigarria zela adieraztean.

Hilabete batzuk lehenago, 2016ko urtarrilean, Lehendakaria, Bruselara egin zuen bidaia batean Vanguard ekimenaren barruan industrien erronkei buruzko mintegi tekniko bat inauguratzeko, lehen aldiz elkartu ahal izan zen Markkularekin.

EKko ordezkari gorena izateaz gain, Markku Markkula Espoo-ko (Finlandia) Udaleko zinegotzi da, baita aditua ere ikerketaren, berrikuntzaren eta hezkuntzaren eremuetan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria EBko Eskualdeetako Komiteko presidente Markku Markkula-rekin bildu da ➡ https://t.co/HhIRW1iVMx https:…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria EBko Eskualdeetako Komiteko presidente Markku Markkula-rekin bildu da ➡ https://t.co/HhIRW1iVMx https:…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Markku Markkula