Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Arabako zaindaria den Estibalizko Andre Mariaren jaieguneko ospakizunetan parte hartu du

2017-05-01

Iñigo Urkullu lehendakariak Arabako zaindaria den Estibalizko Andre Mariaren jaieguneko ospakizunetan parte hartu du gaur. Lehendakariarekin batera izan dira Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegui eta foru-korporazioko kideak.

Lehenengo basilikan eman den mezan izan dira eta ondoren inguruak bisitatu ahal izan dituzte. Zaindariaren eguna dela eta, besteak beste, antolatu dira XXIV. pintura azkarraren lehiaketa, XXV. Arabako patataren sukaldaritza lehiaketa eta XXV. aurresku eta dantza txapelketa. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)