Eu

Euskadiko Artxibo Historikoak Gerra Zibileko Bizkaiko erorialdia gogoratuko du ostegunetik aurrera

2017.eko apirilak 26

Euskadiko Artxibo Historikoak jardunaldi batzuk hasiko ditu datorren apirilaren 27an, Gerra Zibileko Bizkaiko erorialdiaren 80. urteurrena eta honek herritarrengan izan zituen ondorioak gogoratzeko. ‘Bizkaia ere erori zela 80 urte joan direnean’ izenburupean, jazoera horri loturiko alde ezberdinen inguruko hitzaldiak izango dira ostegunean –hilak 27–, maiatzaren 4an eta 11n. Ekainaren 19an, halaber, ‘Bilboko erorketa lehen planoan’ izeneko erakusketa irekiko da.

Lehen hitzaldia, ostegunekoa, Xabier Irujo historialari eta Renoko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariaren eskutik helduko da Euskadiko Artxibo Historikora. Irujo irakasleak ‘Gernika’ liburua aurkeztu eta ‘Zeruko laguntza Francori’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Bigarren hitzaldia astebete beranduago izango da eta ‘¡Adiós niñas y niños! Evacuación a Gran Bretaña’ izenburua eramango du. Hizlaria Carmen Kilner izango da, Habana ontzian erbesteratutako 73 zenbakidun irakaslearen alaba eta The Association for the UK Basque Children elkarteko kidea.

Azken hitzaldia maiatzaren 11n izango da, ‘La guerra de las mujeres’ lelopean. Izaskun Orbegozo abokatu eta kriminologoa, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Lourdes Herrasti izango dira hitzaldiaren protagonistak. Hiru hitzaldiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan (Maria Diaz de Haro 3, Bilbo).

‘Bilboren erorketa lehen planoan’ erakusketa ekainaren 19an irekiko da eta abuztuaren 11ra arte luzatuko da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Euskadiko Artxibo Historikoak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute ekimen hau, Nafarroako Gobernuaren eta Indalecio Prieto Fundazioaren laguntzarekin.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlmudenaOtaola
    2017.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Bihartik hasita, oroimen historikoarekin hitzordua Euskadiko Artxibo Historikoan. https://t.co/b0c2wCjv6t https://t.co/rWvze3

  • @i_zabaleta
    2017.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Archivo Histórico de Euskadi recuerda desde el jueves la caída de Bizkaia en la #GuerraCivil ➡ https://t.co/AV3yFBF0Ja https…

  • @AsierAranbarriU
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Bihartik hasita, oroimen historikoarekin hitzordua Euskadiko Artxibo Historikoan. https://t.co/b0c2wCjv6t https://t.co/rWvze3

  • @MirenArzalluz
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Bihartik hasita, oroimen historikoarekin hitzordua Euskadiko Artxibo Historikoan. https://t.co/b0c2wCjv6t https://t.co/rWvze3

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak