Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal arrantza sustatzen du XXV. Seafood Expo Global azokan

2017.eko apirilak 26

Ekonomiaren Garapen eta azpiegutara Sailak arrantza eta jakien sektoreko 5 enpresa euskaldunen parte hartzea sustatu du XXV. Seafood Expo Global azokan. Ekitaldia apirilaren 25etik 27ra izaten ari da Bruselas-eko Parc des Expositions azoka eremuan.

Euskadiko pabiloian (Hall 7 – 1417 erakustokian) kokaturik egongo dira arrain freskoan, izoztuan, plater prestatuetan, akuikulturan edota kontserbetan espezializaturiko enpresak. Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea, merkatu internazionaletan Euskal elikagaigintzaren sustatze planaren barne dago.

Seafood Expo Global azoka erakusketa profesionala da eta Europako arrantza azokarik garrantzitsuena, sektoreko profesionalentzako topaketa gune nahitaezkoa. Euskadik 15 urte jarraian daramatza parte hartzen Eusko Jaurlaritzaren bitartez.

Arrantza eta jakien sustatze plan estrategikoak sektorean dinamizazio esanguratsua ekarri du: hobetze eta berrikuntza nabarmenerako inbertsio handiak burutu dira industrian. Arrantzak pisu jakina du Euskal ekonomian kostaldeko natura-baliabidei esker, ugari eta kalitatezko klaseegandik ezaguna. Euskal produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen dira. Bestalde, Euskal arrantza tradizionala ezaguna da itsas ekosistemarekiko errespetuagatik eta espezien iraunkortasunari laguntzeagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak