Eu

Erkorekak Gobernu zentralari eskatu dio Kupoaren inguruko erabakiak hartzeko “hamar urteren ondoren”

2017.eko apirilak 28

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Gobernu zentralari eskatu dio Kupoaren inguruan erabakiak hartzeko, izan ere “hamar urteren ondoren” Euskadiko gizarteak ez luke ulertuko gai honen inguruko akordioa “mespretxatzea”. Gaur goizean Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Erkorekak esan du gaiak “garrantzi handia” duela Eusko Jaurlaritzarentzat, eta, gainera, azpimarratu du oraingoz ez dagoela Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzeko akordiorik. 

Azken hamar urteotako Kupoaren likidazioa, tresna hori arautzen duen bosturteko legea berritzea eta Ekonomia Ituna eguneratzea dira Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko gaiak, eta espero du Rajoyren Gobernuak hartuko dituela dagozkion erabakiak euskal gizartearen onerako. Jaurlaritza, beraz, prest dago gai horien inguruan eta Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan adostasun batera iristeko, nahiz eta, aurreratu duen moduan, oraingoz ez dagoen ezer erabakita, “azken unean” iritsi badaiteke ere. 

Armagabetzeaz galdetu zaionean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du ez duela prozesuaren emaitzaz ez fidatzeko arrazoirik, kontuan hartuta bere bi erreferentziek, bai Frantziako agintariek bai Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak, positibotzat jo dutela.  

GERNIKAN EZ EGOTEA

Erkorekak hitz egin du aste honetan bertan Gernikan, bonbardaketaren biktimei 80. urteurrenean omenaldia egiteko, antolatu den eta Rajoyren Kabinetearen ordezkari bakar bat ere izan ez duen ekitaldiaz ere. “Hutsune nabarmena” izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren ustez Gobernu zentralak nolabait ere konpondu beharko luke biztanleria zibilaren aurkako eraso haren salaketa, krimenen kondena eta eragindako biktimen errekonozimendua ikusarazteko “keinu” baten bitartez. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)