Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritza Arabako zaindariak diren San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenez egindako erretretan izan da

2017-04-27

Eusko Jaurlaritzak Arabako zaindariak diren San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenez Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egin den erretreta tradizionalean parte hartu du. Bertan izan dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José. 

Eusko Jaurlaritzako kideek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek, foru-korporazioak eta beste hainbat agintari eta gonbidatuk Foru Jauregiko sarrera nagusitik tronpeta eta atabal jotzaileek interpretatutako erretretaren deia jarraitu dute. Algara taldeak bere koreografiak dantzatu ditu Gasteiz Big Banden musikaz lagunduta.

Ospakizunek bihar izango dute jarraipena Armentiako zelaietan, eta astelehenean, maiatzaren 1ean, Estibalizko Santutegian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)