Eu

“Merkataritzako profesionalak talentua euren baitan dagoela erakusten ari dira” nabarmendu du Isabel Muelak

2017.eko apirilak 26

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak “100 comercios vascos con los que aprender” liburuaren aurkezpenean parte hartu du gaur Bilbon. Agertoki berrira egokitzen jakin izan duten komertzioetako batzuen lagin bat jasotzen du liburuak: bezeroei balioa ematen dieten komertzioak haiek negozioaren erdigunean kokatzean.

Muelak azaldu duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik jabetzen dira “berritzeko, garai berrietara egokitzeko, eta ohitu gaituzten kalitatea oso parametro desberdinetatik eskaintzeko komertzioak duen etengabeko premiaz”.

Merkataritza elektronikoa bizkor hazten ari den ingurune batean, funtsezkoa da tresna batzuk bultzatzea enpresei beren negozio-bolumena handitzen laguntzeko, teknologia berriak eta beste salmenta-kanal batzuk zabalduko dituzten ideiak berenganatuz.

“Liburu hau osatzen duten 100 komertzioak gai izan dira hori ikusteko; berrasmatzen, esperimentatzen, eraberritzen, berritzen jakin izan dute. Talentua funtsezkoa den garai hauetan, baita merkataritzan ere, talentu hori euren baitan dagoela erakutsi dute” laburtu du. “Gure esku dago orain komertzio horiek ahal den guztia babestea, merkataritza tradizionalaren negozioak XXI. mendera eraman nahi dituzten horiek bultzatzea, prestakuntza eta plataforma digitaletara eta lankidetzazkoetara sarbidea ematea".

Sailburuordeak tresna berriak garatzearen premia aztertu du, teknologia berriak eta beste salmenta-kanal batzuk zabalduko dituzten ideia berriak berenganatuz negozio-bolumena handitzen laguntzeko.

“Gaur aurkezten diren komertzio hauen eta lekua egin ezin izan zaien beste askoren atzean, pertsonak, profesionalak daude, ondo egindako lanaren balioa erakusteko ahalegindu direnak" amaitu du Muelak hauxe zehaztuz "haien balioa aitortzeko eta bide horretan bidailagun izango gaituztela erakusteko gaude gaur hemen".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak