Lehendakaria EOSren kontzertuan izan da, eta Gernika opera interpretatu da bertan
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bilboko Euskalduna Jauregian eman duen kontzertuan izan da, eta bertan Francisco Escuderoren Gernika opera interpretatu da. Kontzertua Gernikako bonbardaketaren 80. urtemugaren barruan antolatu da, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria ere.
Eusko Legebiltzarraren lehendakari Bakartxo Tejeria, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui, Bilboko alkate Juan María Aburto eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetako foru-diputatu Ibone Bengoetxea ere izan dira kontzertuan.