Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
qrcode

URAk mehatxatutako anfibioentzako 14 gotorleku eraiki berri ditu Lacorzanako urmaelean, Arabako Armiñonen

2017-04-26

Vitoria-Gasteiz 2017.04.26. URAk 14 gotorleku eraiki berri ditu Arabako Armiñongo Lacorzanako urmael babestuan, mehatxatutako anfibioen alde.

Anfibioek hezeguneen aldamenetan babeslekuak behar dituzte fase lurtarrean direnean: egunaren ordu epelenetan ezkutatuz,  deshidratazioa, zein harrapatuak izatea saihesteko.

Lacorzanan diren anfibioen artean, aipatzekoak dira: apo pikarta (Pelodytes punctatus), apo lasterkaria (Epidalea calamita) edota apo ezproiduna (Pelobates cultripes); azken hau, desagertzeko arrisku larrian, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Lanok burutzeko, URAko ibilgu-mantentze eta lehengoratze zerbitzuak bi teknika erabili ditu, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia-saileko teknikarien aholkularitza lagun.

Egindako 14 gotorlekuek Lacorzanako urmaeleko ekialdean eraiki dira, bertan bizi baitira anfibio gehien zonalde horretan. Hamalau horietako zortzi egiteko  “Huglekultur” teknika erabili da; beste seiak egiteko, aldiz, “Harri-pilo”en teknika. Biek ala biek, hasieran, fase komuna dute: 4x3x0,5mko zanga egin behar da lehena, bertan, hurrena,  enbor handiak jartzeko. (“Primeras fases de creación de zanjas cubiertas por material leñoso” argazkia).

Aurrekoa burututakoan, Huglekultur-aren kasuan, enborrak adartxoz, haitz txikiz eta lurrez estaltzen dira; “Harri-pilo”en teknikaren kasuan, berriz, haitz txikiz eta harriez baino ez. (Refugio con técnica “Huglekultur” y Refugio con técnica “Pilas de piedra” argazkiak eredu)

Hamalau gotorleku horiekin, urmaelaren habitata hobetzeko 2012an abian jarri ziren lanon azken urratsa eman da. Lanok xede zuten ertzetako tarte batzuetan lezkadia moztea; hartara, landarediarik gabeko ur-laminak sortuta, anfibio-populazioen egonkortzea ahalbidetzeko. Era berean, urmaelaren inguruan zuhaitzak landatu  ziren han-hemenka, ertzetatik gertu landaredi orban berriak osatuz: eskametzak (Quercus faginea) batik bat,  eta bestelako tokiko zuhaixkekin.

Urmael-ekosistema eta mehatxatutako anfibio espezieak berreskuratzeko lan bi horietan 70.000 € inbertitu ditu Uraren Euskal Agentziak.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @IngurumenEJGV
    2017-05-02

    Comentario de Twitter:
    URAk mehatxatutako anfibioentzako 14 gotorleku eraiki berri ditu Lacorzanako urmaelean, Arabako Armiñonen... https://t.co/58Kj2ADQ1b

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)