Berriak
qrcode

Nahiko hezkidetza programaren VI jardunaldi orokorra:"Maitasuna, elkarbizitza eta emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa"

2017-05-04

Gaur goizean, Nahiko Hezkidetza Programaren VI Jardunaldi orokorra ospatu da Bilbon. 2015-2017 aldian 36 ikastetxe eta 2.800 ikasle ari dira parte hartzen programa honetan. Nahiko berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Gaurko jardunaldian, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eskerrak eman dizkie bertaratutako irakasleei programa honekin egiten ari diren lanarengatik. Landaidak adierazi duenez, "neska mutilak berdintasunean heztea funtsezkoa da eskubideen aldetik, baita elkarbizitzarako eta baita gure gizartean ematen den emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko. Neska mutilek gaztetatik ikasi behar dute gure gizartean tamalez ematen den emakumeen kontrako indarkeria ez dela ezerezetik sortzen, baduela erro bat, baduela iturburu bat, eta hori emakume eta gizonen arteko berdintasun eza dela".  

Bi hizlari izan dira gaurko jardunaldian. Batetik emakumeen kontrako indarkerian interbentzio sozialan aditua den Concepción Cazorlak "Maitasuna, elkarbizitza, berdintasuna eta emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa" hitzaldia aurkeztu du; eta bestetik, Hezkidetzan aditua den Elena Simonek "Eskoletan hezkidetzak duen egoera eta erronkak" hitzaldia eman du. 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gizonduz
    2017-05-04

    Comentario de Twitter:
    Jornada del Programa Coeducativo Nahiko: "Amor, convivencia, igualdad y prevención de las violencia cont... https://t.co/2Zj562VY4m

  • Argazkia SN Robot
    @Gizonduz
    2017-05-04

    Comentario de Twitter:
    Nahiko hezkidetza programaren VI jardunaldi:"Maitasuna, elkarbizitza eta emakumeen kontrako indarkeriar... https://t.co/fmatnU786z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)