Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “etorkizun aldakorra kudeatzera” animatzen ditu gazteak

2010.eko azaroak 11

Lehendakaria Asturiasko printzeekin batera Gironako Printzea Fundazioaren proiektuaren aurkezpenean izan da

Eusko Jaurlaritzak Euskadi “metropoliaren talentua” bihurtu nahi du "talentua erakarri eta mantentzeko”, etorkizunean euskadi lehiakorragoa izaten lagunduko baitu.

Gazteek “zalantzazko etorkizun aldakorra kudeatzeko” erantzukizuna dute eta horretarako oraingo garaiko gestioan ere inplikatu behar dira . Adierazpenok Patxi López Lehendakariak egin ditu Gironako Printzea Fundazioaren proiektuaren aurkezpenean, Bilbon. Bertan, Asturiasko printzeak ere izan dira.

Lehendakariaren hitzetan, gizarteak langile gazteak eta objetiboki ongi prestatuak direnak, “enpleguak galtzera zigortzen ditu”. Hau dela eta, joera hau aldatzearen alde agertu da, “prestakuntza egokia duten gazteak gure baliabide natural hoberena direlako”, gaineratu du Lehendakariak.

Eusko Jaurlaritzak Euskadi “metropoliaren talentua” bihurtu nahi du "talentua erakarri eta mantentzeko”, etorkizunean euskadi lehiakorragoa izaten lagunduko baitu. Horretarako hezkuntza politika proiektuak aurrera eramango ditu, berrikuntza eta ikerketa bultzatzeko eta baita Lanbide bezalako enplegu politikak ere.

Hitzaldian, Lehendakariak esan du instituzioak gai izan behar direla gazteak helburu hauek lortzeko aukerak eskaintzea. Hau lortzeko, “ez zaie etorkizuna ziurtatu behar, hau ez baita balio gabeko esaldi bat baino, baizik eta oraingo garaiko kudeaketan parte hartzera lagundu behar zaie”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria