Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gernikako bonbardaketan hildakoen omenez egindako errespontsuan eta lore-eskaintzan parte hartu du

2017.eko apirilak 26

Gaur Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen da, eta Zalloko hilerrian errespontsua eta lore-eskaintza egin dira hildakoen omenez. Biktimak gogora ekartzeko egindako omenaldi hunkigarrian parte hartu dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako beste hainbat kidek, besteak beste, Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok. 

Ekitaldian, besteak beste, Gernika-Lumoko alkate José María Gorroño, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui ere izan dira.  

Lore-eskaintza amaitzean, bonbardaketatik bizirik atera zen Luis Iriondok hartu du hitza. Elizkizuneko meza Mario Iceta gotzainak, Iñaki Jauregi erretoreak eta Nagasakiko apezpikuak eman dute, eta Gaudeamus abesbatzak “Gernikako Arbola” kantatu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari participa en el responso y ofrenda floral a los fallecidos en el bombardeo de #Gernika ➡ https://t.co/Aclp06G8Ey

Ekitaldiko kargudunak