Eu

1,47 milioi euro gazteentzako lanbide-heziketa alternantzian programarako (Hezibi) (Gobernu Bilera 2017-04-25)

2017.eko apirilak 25

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntzen deialdiaren berri eman dio Gobernuari gazteentzako lanbide-heziketa alternantzian programa (Hezibi) finantzatzeko. 2017an 1,47 milioi euro izango dira, 2016ko 1,2 milioi euroen aldean. 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programa honen helburua da lanbide-heziketa lanarekin alternantzian dinamizatzea, LHko titulu bat edo Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzera bideratutako lanarekin zehazki, prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu modalitatearen bitartez. 2017an emango diren diru-laguntzak prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuekin enpresek aurrera eramandako prestakuntza-lana finantzatzeko izango dira, baita lanarekin alternantzian prestakuntza-proiektua burutzen duten prestakuntza-erakundeek garatutako bitartekaritza-, kudeaketa- eta tutoretza-jarduerak finantzatzeko ere. 

Programa hau lanbide-heziketako ikasleei eta profesionaltasun ziurtagirietarako ikasten ari diren gazte langabeei zuzentzen zaie, betiere alternantzia-erregimenean enpresan ordaindutako lana egiteko. 

Ondokoek eska ditzakete diru-laguntzak: enpresek, pertsona fisikoek edo juridikoek, lanlekuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituztenek, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako Prestakuntza-erakundeek ere.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jarevalo_FP
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: 1,47 millones para el programa de formación y trabajo en alternancia para jóvenes (Hezibi) https://t.co/k8DPUdh5QR

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    ▶ 1,47 milioi gazteei zuzendutako Hezibi programara Info+ ➡ https://t.co/oHxXDxawOo

  • @romeotarrak
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 1,47 millones para el programa de formación y trabajo en alternancia para jóvenes (Hezibi) ➡ https://t.co/sYxgIrMGLt #ConsejoGo…

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    ▶ 1,47 millones para el programa de formación y trabajo en alternancia para jóvenes (Hezibi) ➡ https://t.co/cclLA8ghjF

Komunikabideek behera kargatzeko