Eu

33,8 milioi euro laguntzetarako desgaitasunen bat duten pertsonen lan-integrazioa bultzatzeko (Gobernu Bilera 2017-04-25)

2017.eko apirilak 25

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzen eta diru-laguntzen deialdia onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. Laguntza horiek enplegu-zentro berezietan (EZB) desgaitasunen bat duten pertsonen lan-integrazioa bultzatzeko izango dira. 

2017 ekitaldiko aurrekontua 33.790.000 eurokoa da. Eskaerak aurkezteko epea urte osoan zehar egongo da zabalik. 2016an 30 milioi eurokoa izan zen aurrekontua. Laguntza horiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatu eta enplegu-zentro bereziei ematen dizkienak, desgaitasunen bat duten pertsonek betetzen dituzten lanpostuetako soldata-kostuak finantzatuko dituzte esklusiboki. 

Desgaitasunen bat duten pertsonek lanerako duten eskubidea erabili ahal izango dute ondokoen bitartez: enpresetako eta administrazio publikoetako enplegu arruntak, lagundutako enplegu-zerbitzuak barne; enplegu babestua, enplegu-zentro berezietan eta lanlekuetan; baita enplegu autonomoaren bitartez ere. 

Enplegu-zentro berezien helburu nagusia da lan produktiboa egitea, merkatuaren operazioetan erregulartasunez parte hartuz eta ordaindutako lana eta desgaitasunen bat duten langileek behar izango dituzten egokitze pertsonal eta sozialerako zerbitzuen prestazioa ziurtatuz. 

Gizarte Segurantzako kuota 

Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren berri eman du sailburuak, Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzeari begira diru-laguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordainketa bakarraren modalitatean langabezia-prestazioa jasotzen duten pertsonentzat. Laguntza horien zenbatekoa 500.000 € dira.

Ordainketa bakar batean, beren langabezia-prestazioaren %100 jaso izan duten langileek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mutualiaeus
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    33,8 milioi euro laguntzetarako desgaitasunen bat duten pertsonen #lan-integrazioa bultzatzeko https://t.co/HSEHCjOeaA

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    ▶ 33,8 milioi desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan integratzea sustatzera ➡ https://t.co/hgZHEQve0x

  • @romeotarrak
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 33,8 M€ a ayudas destinadas al fomento de la integración laboral de personas con discapacidad ➡ https://t.co/jurskiV5bF #Consej…

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    ▶ 33,8 millones de euros a ayudas destinadas al fomento de la integración laboral de personas con discapacidad ➡ https://t.co/7OauQRT4R4

Komunikabideek behera kargatzeko