Eu

Eusko Jaurlaritzak, euskal ekonomiaren hazkundeko datuak “benetan onak” direla dio

2017.eko apirilak 26

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENAREN BALORAZIOA (EUSTAT).2017ko LEHENENGO HIRUHILEROKOA

 

EUSKAL EKONOMIAK BPGd-AREN HAZKUNDE ERRITMOARI EUTSI DIO (2016 URTEA ITXI BEZALA) ETA ENPLEGU SORRERA MAILA ALTUA DU

 

  • Sailak egindako aurreikuspena eta gaur ezagututako datuak alderatuta, BPGd-aren hazkundea lehenengo hiruhilekoan zertxobait handiagoa izan da (urteko %2,8 izan da, %2,7arekin alderatuta) eta hazkunde-joera aurreikusitakoaren gainetik dago. Enpleguari dagokionez ere, aurreikusitako hazkundea baino hamarren bat gehiago hazi da.

 

  • Euskal ekonomiak, beraz, jarduera indartsua adierazten du, berriz ere, baita enplegu-hazkundearen erritmo altua ere. Hala ere, gogoratu behar da Espainiako ekonomia-aurreikuspenen eta Euskal AEkoen arabera, dezelerazio argia aurreikusten dela 2018 urterako (Espainiako Bankuak 0,5 puntuan kokatzen du orain); Euskal AEko egungo aurreikuspenek 0,3 puntukoa dela diote.

 

  • Euskal ekonomiak sortutako Barne Produktu Gordina (BPGd) %0,7 hazi zen 2017ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Beraz, aurreko aldia baino hamarren bat handiagoa da. Hiruhileko arteko hazkunde horrek pasa den urtean erregistratutako hazkunde-erritmoari eusten dio, urte arteko tasari dagokionez %2,8koa baldin bada ere, 2016ko laugarren hiruhilekoaren %2,9aren ondoan.

   

  • Enplegu-sorrera, lanpostuetan zenbatuta, %2,0 hazi zen. Tasa hori laugarren hiruhilekoa baino hamarren bat gehiago da, eta lotura du, zalantzarik gabe, zerbitzuek hazkunde-ereduan duten garrantziarekin.

 

  • Datu horiek bat datoz atzo ezagututako Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestak azaldutako profilarekin; enplegu-sorrera nabarmena eta langabezia-tasaren jaitsiera nabarmena. Izan ere, urteko zifrak kontuan hartuta, enpleguaren hazkundea 14.400 izan zen, hau da, %1,6 hazi zen. Langabezia-tasa, bestalde, %14,5etik %11,4ra jaitsi da urte batean. Gizarte Segurantzaren Afiliazioaren bilakaerak ere gauza bera adierazten du, aldi luzea darama %2ko hazkunde-tasan kokatuta.

   

  • BPGd eta enpleguaren datuek produktibitatearen %0,8ko hazkundearentzat tarte bat eskaintzen dute, tasa hori berreskuratze-aldiko batez bestekoaren azpitik baitago (lehen %1ekoa zen).

 

  • Portaera horrek zerikusia du sektore-ikuspuntutik gertatutakoarekin: zerbitzuak dira hazkunde-motor nagusia, nahiz eta industriak bilakaera positiboari eutsi dion. Eraikuntzaren sektoreak ere bere berreskuratze-prozesuan jarraitzen du. Hirugarren sektoreak enplegua sortzeko zenbat eta gaitasun handiagoa izan, produktibitatearen aurrerapen erlatiboa txikiagoa da.

 

  • Jakina da duela gutxi ekonomia espainiarraren hazkunde-zifren goranzko berrikuspena egin dela. Lehenbizi, Espainiako Bankuak aurretik egindako %2,5eko aurreikuspena %2,8ra igo zuen eta, berriki, Gobernuak zifra bera hartu eta, irizpide horri jarraiki, ekonomia espainiarra %2,7 haziko dela aurreikusi du.

 

  

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IDEKO_IK4
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak, euskal ekonomiaren hazkundeko datuak “benetan onak” direla dio ➡ https://t.co/u1TRRjAiX4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak