Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Isabel Muelak adierazi duenez, “Turismo Gastronomikoan Masterra, gure harribitxia den bikaintasuneko gastronomiaren adierazgarria da”

2017.eko apirilak 26

 

. Sailburuordeak iragarri du masterraren hurrengo edizioan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean  praktikak egiteko 2 beka eskainiko dituela.

Turismo gastronomikoan masterraren lehenengo ikasleen graduazio-ekitaldian, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuak, gure eskaintza turistikoan hain adierazgarriak diren bi elementu hauen garrantzia azpimarratu du. Basque Culinary Centerrek ematen duen masterra, Eusko Jaurlaritzaren laguntza duena, aitzindaria da eta enpresa- nahiz helmuga-turistikoetan  lehiakortasuna hobetzeko gai diren ikasleak trebatzea du helburu.

“Kulturaren ikuspegi dimentsio anitzaren arabera ulertuko duzu gastronomia, produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatuko dituzu, lurralde bateko turismoaren berezitasunak ulertuko dituzu, eta ulertuko duzu hartan esku hartzen duten eragileek betetzen duten rola”. Esandako hitz horiekin sailburuak goraipatu nahi izan du “turismo-merkatuak dituen behar berrietara egokitzen diren jarduerak” aurrera eramateko kalitatezko profesionalak izatearen garrantzia.

Muelak azpimarratu duenez,  turistek gastronomia kultura guztien funtsezko elementutzat hartzen dute. Sailburu ordeak azaldu duenez, “Euskadin turistek gu bisitatzeko esaten  duten bigarren arrazoia da; lehenengoa den city breaks-etik oso hurbil”.

Zentzu honetan, Isabel Muelak funtsezkotzat hartu du masterra, “garapen handienetariko bat duen segmentuan  lotura handiko bi sektore batzeagatik”.

Sailburuordearen esanetan “Gure bikaintasuneko gastronomia Euskadira etortzen den turismoan  oinarrizko elementu bereizgarritzat eta erakargarritzat ezagutaraztearren egin behar dugu lan.Gure eskaintza turistikoa eta gastronomikoa nabarmen dadin beharrezkoak diren elementu guztiak baditugu: sukaldari ospetsuenak, Michelín izar gehienak, gastronomia-unibertsitaterik berritzaileena, kalitatea eta gastronomia-ospea; eta, jakina, profesionalik onenak ditugu eta zuek orain horietakoak zarete”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak