Eu

Ohiko osoko bilkura (2017/4/27)

2017.eko apirilak 27

Gai-zerrenda: 
1. Legegintzako dekretuaren proiektua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\10\10\00\0001) 
2. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, larrialdiei aurre egiteko SOS Deiak-112 zerbitzuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0010) 
3. Honako mozio hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: 
- Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzak ESS-Bilbao programaren jarraipenari buruz dituen asmoen gainean. (11\11\03\00\0011) 
- Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren Espainiako egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko Estatuaren Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmenari buruz. (11\11\03\00\0013) 
4. Mozioa, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, diru-sarrerak bermatzeko errenta izapidetzeko irizpideak argitaratzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren konpromisoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0012) 
5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, haurren kontrako sexu-abusuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0088) 
6. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Picassoren "Guernica" margolana Gernikara ekartzeko eskakizunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0135)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Ya puedes ver el Pleno Ordinario celebrado hoy (27/04/2017) ➡ https://t.co/HbDd09aEFr
    #ParlamentoVasco

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Gaurko Ohiko Osoko Bilkura, dagoneko ikusgai (2017/04/27) ➡ https://t.co/TNbFhq3M09 #EuskoLegebiltzarra

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak