Eu

Artolazabal, Beltrán de Heredia eta San José sailburuak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Goicoechearen omenez eta Escuderoren “Escenas de Gernika” lanaren omenez egindako kontzertuan egon dira

2017.eko apirilak 24

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Estefanía Beltrán de Heredia Herrizaingo sailburua Gasteizko Principal Antzokira bertaratu dira gaur arratsaldean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Vicente Goicoechearen heriotzaren urteurrena –eta bere obra liturgikoak− omentzeko eta Escudero maisuaren “Escenas de Gernika” lana omentzeko egindako kontzertura.

 

Kontzertura bertaratu dira, baita ere, Oriol Roch EOSren zuzendari nagusia eta Ana Oregi Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea. José Ramón Encinar, zuzendaria; Carmen Solís, sopranoa (Gernika); Federico Gallar, baritonoa (Podio); Gustavo Peña, tenorra (Gogor); Fernando Latorre, baxu-baritonoa (Aitona); Miguel Ángel Arias, baxua (Rey); Bilboko Koral Elkartea (Enrique Azurza, zuzendaria) eta Gasteizko Abesbatza izan dira interpretazioaren protagonistak. Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du ekitaldiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Oriol Roch, Gorka Urtaran, Pedro Elosegi, Igone Martínez de Luna