Eu

50 euskal enpresa baino gehiago Gourmets Klubaren 2017ko Nazioarteko Azokan partaide

2017.eko apirilak 24
  • Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresen parte hartzea bultzatu du, eta egunotan babesa eskaintzen ari da azokan sustapen eta merkaturatze lanetan ari diren etxeei laguntzeko.
  • Aurten, nobedade moduan, behi gazta freskoa eta Eusko Label esnez egindako gazta freskoa aurkeztuko da  

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, HAZI Fundazioarekin elkarlanean, 49 euskal enpresak taldean parte hartzea bultzatu du Gourmets Klubaren Nazioarteko Azokaren 31. Edizioan. Azoka gaur hasi da eta ostegunerarte egingo da Madrilen.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz eta Turismo eta Merkataritzako sailburuordea Isabel Muela, azoka daude Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariarekin, Peli Manterolarekin eta HAZIko zuzendaria Asier Asrresekin batera, nekazaritzako eta arrantzako elikagaien industriaren sektoreak Euskadin egiten duen lana balioesteko, eta bertaratu diren euskal enpresei babesa emateko.

Aurten, hainbat enpresa dira merkaturatuko dituzten produktu berriak aurkeztuko dituztenak. Azokan parte hartzen ari diren euskal enpresa gehienek Euskadi Basque Country standaren barruan aurkeztuko dituzte beren produktuak.

Gainera, 11 euskal enpresak elkarrizketak edukiko dituzte nazioarteko erosle posibleekin Gourmets Nazioarteko Azokaren Agenda Business gunean.

Hauek dira Euskadi-Basque Country standaren barruan egongo diren enpresa erakusketariak

-       Petritegi Sagardotegia

-       Covila upategiak

-       Lar de Paula upategia

-       Altun upategiak

-       Ostatu upategiak

-       Luberri Monje Amestoy

-       Eukeni

-       Xarmant

-       Artomaña Txakolina

-       Ameztoi Txakolina

-       Ameztoi

-        Axpe Txakolina

-       Gaintza Txakolina

-       Hika Txakolina

-       Gorka Izagirre

-       Licores Barañano

-       Urban Beer

-       Cafés Baqué

-       Goine Esneki Naturalak

-       Conservas Oritz

-       Conservas Serrats

-       Conservas Olasagasti

-       Conservas Heisa

-       Conservas Zallo

-       Salanort

-       Ondare

-       Corpachef

-       Bacalaos Alkorta

-       Bacalao Giraldo

-       Campos-Salica

-       La Cocina del Norte

-       Añanako gatza

-       Gildas Albizabal

-       Agiña Piperrak

-       Zubelzu Piparrak

-       Lur Lan

-       Barrenetxe

-       Pates Zubia

-       Delicass

-       Ederpesca

-       Geltoki

-       Rafa Gorrotxategi

-       Sarriegui patata frijituak

-       Paturpat

-       Vermuyten esnekiak profewsionalarentzat

-       Vascolac

-       Aldanondo

-       Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena

-       Lanbroa Gourmet

Beste euskal enpresa batzuek ere beren stand propioa edukiko dute azokan, hauek, esaterako:

Yurrita Group, Casa Brigitte, Casa Eceiza, Gesalaga Precocinados, Txogitxu, Okin, Nortindal Sea Products Sl eta Artzai Gazta.

Nobedadeak produktuetan

Aurten enpresa batzuek produktu berritzaileak eramango dituzte azokara, besteak beste hauek: 

  • Behi gazta freskoa eta Eusko Label esnez egindako gazta frskoa
  • Bosgarren gamako patatak, kontsumorako prest
  • krema begetal harrotuko mahuka, azukreduna, kontsumorako prest
  • Topping royale duo Gold, ezin hobea harrotzeko eta kozinatzeko (2016an saritua, goreneko zaporeagatik)
  • Kroketak, errezeta berriekin prestatuak
  • Gildak, Arronizko oliba bariatearekin
  • Gildak, bermutez betetako olibekin
  • Gildak, galeper arrautzarekin
  • Gildak, orburuekin
  • Txakolina, mahastizaintza integratuaren egiaztagiriarekin
  • Hegaluzearen solomoak, Ezpeletako piperrarekin
  • Hegaluzearen solomoak, oliba olio ekorekin, olibondoko polifenolekin
  • Hegaluzearen trontzoa, nekazaritza ekologikoko oliba olio birjina estrarekin.
  • Berdel moussea
  • Berdelaren moussea, Pedro Ximenezekin
  • Ibarrako piparra, Eusko Labelduna eta egiaztapen ekologikoarekin
  • %48ko bol.-eko oinarri neutro espezifikoa, likoreak egiteko
  • Etxeko pattarrrak
  • Beren Arabako Errioxako ardoak aurkezten dituzten upategiak
  • Gelée, txakolinez eginda.

Gastronomia Turismoari babesa

Euskadik izango duen Stand-ak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako   Euskadi Gastronomikari zuzendutako tokia  izango du. Esandako espazioan gastronomiari buruzko informazioa aurkitu ahalko da; Euskadi bisitatzeko motibazioen % 21 dela kontuan hartuta. Beraz, hauxe da city breaks-en atzean (% 25)  bigarren arrazoi nagusia aisiari lotutako turistak gure helmugara etortzeko. Produktu gastronomikoez gain, erakusketan zehar stand-eko informazio orokorreko gunean turismoa sustatzeko bideoak jarriko dira.

2017ko Gourmets Azoka

Gourmets Azoka kalitateko elikagai eta edarien nazioarteko azoka da, eta kalitateko gastronomiaren sektorean erreferentea da Europan. Ezinbesteko hitzordua bihurtu da sektoreko profesionalentzat, fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko elkargunea baita.

Edizio honetarako 85.000 bisitari eta 200 milioi euroko negozio bolumena sortzea espero da.

Azokak 1.500 erakusketari edukiko ditu guztira, eta erakusketariek 37.500 produktu inguru aurkeztuko dituzte, horietatik 1.200 nobedadeak izanik.

Aurten, Aretoan nazioarteko ordezkaritza zabala egongo da, esaterako, Suitzakoak, Hungariakoak, Italiakoak, Frantziakoak, Portugalekoak, Herbeheretakoak eta Perukoak egongo dira bertan, bai eta Kanadakoak ere, izan ere, Kanada omenduko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak