Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAPek Zilarrezko Bikain saria jasoko du euskararen integrazioaren alde egindako lanagatik

2010.eko azaroak 10

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Zilarrezko Bikain saria jasoko du gaur gauean Donostiako Kursaal Jauregian. Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.

Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste.

Ebaluazioari dagokionez, EMEk lau ardatz ditu: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa; kanpo harremanak; barne harremanak; hizkuntza kudeaketa.

Euskalitek (Kalitaterako Euskal Fundazioak) eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean sortua da Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko