Eu

Juan Andradesen hitzetan “Moda gure merkataritzaren elementu dinamizatzailea da”

2017.eko apirilak 24

Juan Andrades Merkataritza zuzendariak gaur aurkeztu duen  Donostia Moda Festival jaialdian, hori bezalako ekimenen garrantzia azpimarratu du merkataritzan duten “eragin biderkatzaileagatik”.

Bere agerraldian, Andradesek adierazi du merkataritza-sektoreari eta turismo-sektoreari bultzada emateko moda-sektoreak duen gaitasuna. Bere esanetan,  paradigma-aldaketaren, merkataritzeko era berrien, formatu berrien eta kontsumo-kanal berrien  unean gaude. Hori dela eta, Donostia Moda Festival jaialdian egingo den bezalako erreflexio sakona beharrezkoa da.

Merkataritza zuzendariak gehitu duenez, “Bisitatzen gaituzten pertsonek erosketak bertako kultura esperimentatzeko eratzat hartzen dituzte gero eta gehiagotan”, ekitaldi hauek garrantzitsuak dira “ bertako merkataritzatik sortzen den  balio-katean jartzen dutelako arreta”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak