Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

15-29 urteko gazteen erdiak baino gehiagok diote azken hilabetean libururen bat irakurri dutela aisialdian

2017.eko apirilak 23
  • Gazteen Euskal Behatokia: Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna

 

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta,Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko zenbat gaztek irakurtzen dituzten liburuak denbora pasatzeko azalduko du.  Euskadiko gazteen artean, irakurtzeko ohiturak gora egin du 2008tik 2016ra (hamar puntu): 2008an, gazteen % 44,6k zioten libururen bat irakurri zutela azken hilabetean aisialdian, eta 2016an, % 54,4k zioten hori. Irakurtzeko ohiturari dagokionez, neska gazteek mutilek baino gehiago irakurtzen dute.

2008an, adin txikieneko taldeak (15-19 urtekoak) zuen irakurtzeko ohitura gutxien, baina egoera hori goitik behera aldatu da, eta 2016an, adin-talde horietakoak dira gehien irakurtzen dutenak.

Okupazio nagusiaren arabera, ikasleen % 59,0k diote azken hilabetean aisiagatik libururen bat irakurri dutela. Lanean ari direnen artean, ehuneko hori % 51,7 da, eta langabezian daudenen artean, berriz, % 42,4.

 2008an, 25-29 urtekoen taldean, % 44,2k zioten azken 3 hilabeteetan libururen bat euskaraz irakurri zutela, baina ehuneko horrek behera egin du 2016an, % 29,4ra arte. 15-19 urtekoen taldean euskaraz irakurtzen dutenen ehunekoa % 60,1 dela kontuan hartuta, agerikoa dirudi ohitura horrek lotura duela hezkuntzarekin, eta gazteek alde batera uzten dutela apurka-apurka, hezkuntza arautua bukatu ahala.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ander Añibarro