Eu

“Routes 2018k funtsezko bultzada emango die Euskadiko konektibitateari eta turismoari”, adierazi du Retortillo sailburuak

2017.eko apirilak 25

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak “Routes Europe” foroa antolatzeko lekukoa jaso du gaur Belfasten, 2018ko edizioa Bilbon egingo baita.Haize konektibitateari buruzko Europako nazioarteko biltzarrik nagusiena da eta hegaldien eskaria eta eskaintza koordinatzen ditu, mundu mailan.

Bere agerpenean esan duenez, “Euskadi ibilbide berrietara eta turismora irekia dago” eta 2018ko ediziora “bertaratzen direnek gure abegia, ohitura-modernitatea fusioa eta gastronomia entzutetsua ezagutzeko aukera izan dezatela espero dugu, negozioetarako eta ibilbideak garatzeko tokirik hoberena baikara".

Routes Europeko hurrengo edizioaren antolaketan Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, AENAk eta euskal sozietate eta enpresa ezberdinek agertu duten inplikazioa goraipatu du Retortillok. Bere hitzetan, "ekimenak funtsezko bultzada emango dio Euskadiko haize-konektibitateari”. “Gure aireportu, portu eta plataforma logistikoak inoiz baino eraginkorragoak dira", gaineratu du.

Routeseko zuzendari Steven Smallek, bere aldetik, Bilbo hiri-eraldatzearen adibiderik onenetako bat dela azaldu du, “historia, arte eta kulturaz beteriko hiri hori esfortzu izugarria egiten ari baita jomuga turistiko garrantzitsua bilakatzeko”.

“Haize-konektibitatearen garapena Eusko Jaurlaritzako lehentasunetako bat da", jarraitu du Smallek, "aipatuak garapen ekonomikorako duen garrantzitsuaz ohartu baita". Hiri kosmopolita batek hazteko dituen aukera handiak Routes Europe biltzarraren gauzatzean zehar agerian geratuko dira, amaitu du Steven Smallek.

Belfasten egunotan garatu den haize-konektibitatearen inguruko foro garrantzitsu honetan hegazkintza arloko 1.200 profesionalek, 100 airelinea baino gehiagok, 300 aireportu inguruk, turismo arloko 50 agintarik eta hogei bat hizlarik parte hartu dute eta 4.800 bileratik gora mantendu dira.

Euskadi - Basque Country Belfasten

Euskadik Belfasten jarri duen standean bere potentzial turistikoa erakutsi da, bai eta bere garraio-azpiegiturak ere, hilabete gutxi barru aipatuek Europako hegazkintza arloko profesional handienak hartuko baitituzte.

Ekimen hori aukera ezin hobea da Euskal Herriko aireportuen potentziala eta aipatuek Europako hego-mendebaldean duten kokapen estrategikoa mundu osoko haize-garraioa diseinatzen eta kudeatzen dutenen aurrean azaltzeko. Horri, eskaintzen duten intermodalitate oso eta eraginkorra gehitu behar zaio ere, eraikitako azpiegitura guztiei esker: portu, errepide, trenbide eta plataforma logistikoak. Euskadiko hautagaitzak zama garraioa sartu du ere barne, Euskadiko azpiegituren ezaugarriez baliatuta.

Hondarribia/Donostia, Loiu/Bilbo eta Foronda/Gasteiz hiru aireportuak barne hartu eta osagarritasunean oinarritutako aireportuak kudeatzeko euskal eredu bat garatu du Eusko Jaurlaritzak.

Routes 2018, horrenbestez, aukera paregabea izango da bertaratutakoek Euskadiko azpiegiturak, haize-trafikoa, bere merkataritza-jarduerak eta beste garraio-sistema guztiekin agertzen duten intermodalitatea ezagun ditzaten. Hau da, bertaratutakoek gure azpiegituren aukera handiak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte.

Belfastera joandako euskal ordezkaritzaren barruan, Retortillo sailburuaz gain, “Routes Europe 2018” foroaren antolaketan eta garapenean inplikaturiko erakunde eta entitate ezberdinen ordezkariak egon dira ere: Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Harkaitz Millan, Garraio Plangintzaren zuzendari Janire Bijueska, Bilbao Ekintzako zuzendari Nora Sarasola eta Bilbao Turismoko zuzendari Mercedes Rodriguez, bai eta AENAko, BECeko, euskal aireportuak sustatzeko elkartetako eta euskal enpresetako zenbait ordezkari ere.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenarantza
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Routes 2018 @routesonline supondrá un impulso fundamental a la conectividad de Euskadi https://t.co/TRX2EXN5ys https://t.co/wG

  • @jonbasterra
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Routes 2018 @routesonline supondrá un impulso fundamental a la conectividad de Euskadi https://t.co/TRX2EXN5ys https://t.co/wG

  • @arantxa_tapia
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Routes 2018 @routesonline-k funtsezko bultzada emango dio Euskadiko konektibitateari https://t.co/J3WBrKnP6c #garraioak #azpie…

  • @arantxa_tapia
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Routes 2018 @routesonline supondrá un impulso fundamental a la conectividad de Euskadi https://t.co/TRX2EXN5ys https://t.co/wG

  • @deiEJGV
    2017.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    Routes 2018 @routesonline-k funtsezko bultzada emango dio Euskadiko konektibitateari https://t.co/J3WBrKnP6chttps://t.co/iW4Hi25MdE

  • @deiEJGV
    2017.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Routes 2018 @routesonline supondrá un impulso fundamental a la conectividad de Euskadi https://t.co/TRX2EXN5ys https://t.co/wGk01m68vs

Ekitaldiko kargudunak