Berriak Lehendakaritza
Eu

Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente ohiak ondorioztatu du Biktimen Erreparaziorako Legea bat datorrela nazioarteko zuzenbidearekin

2017.eko apirilak 24
  • Fabián Salvioli Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak (2015-16) bere konklusioak aurkeztu ditu Lehendakaritzan egindako lan jardunaldi batean

Fabián Salvioli Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente ohiak (2015-16), txosten bat aurkeztu du Lehendakaritzan. Bertan, ondorioztatu du Biktimen erreparaziorako Euskadiko 12/2016 Legeak “Giza Eskubideen nazioarteko zuzenbidea eta nazioarteko erakundeen araudiak betetzen dituela biktimen erreparazioaren gaian”. Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldi batean azaldu du edukia eta jardunaldi horrek Lege hori nazioarteko oinarrietan nola txertatzen den aztertu du.

Lehendakaritzan egindako lan jardunaldiak, besteak beste, Arartekoaren, Euskadiko hiru unibertsitateen eta Jonan Fernández Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkari Nagusiaren partaidetza izan du. Azken honek, Biktimen erreparaziorako legea “nazioarteko zuzenbidearekin bat” datorrela berretsi ondoren, “giza eskubideen urraketen biktima guztien erreparazio bidea elkarrekin egitea” eskaini dio Espainiako Gobernuari.

Jardunaldia hasi baino lehen, 9:00etan, Fabian Salvioli Iñigo Urkullu Lehendakariarekin elkartu da “Polizia abusuen biktimen legea” deitutakoaz egin duen azterlanean ateratako konklusioak hari aurkezteko. Ondoren, 10:00etan, Fabian Salviolik, Jonan Fernandezek lagunduta, prentsaurreko bat eman du eta, bertan, ponentzia hori hedabideei aurkeztu die.

(*) Informazio gehiago prentsa-ohar honetan

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    Fabián Salvioli: "Biktimen Erreparaziorako Legea bat dator nazioarteko zuzenbidearekin" ➡ https://t.co/b1zCFk4Fowhttps://t.co/FO7uHDfd4y

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fabian Salvioli