Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Amancio Ortega Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute minbiziaren tratamendurako azken belaunaldiko teknologia eskuratzeko

2017.eko apirilak 24

Hitzarmenak –14.700.000 euro– aukera emango dio Osakidetzari erradioterapia-tratamenduetarako ekipo berriak erosteko

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkulluk eta Amancio Ortega Fundazioko lehendakariorde Flora Pérezek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Lehendakaritzaren Gasteizko egoitzan. Hitzarmen horren bidez, azken belaunaldiko ekipo berriak erosi ahal izango ditu Osakidetzak gaixotasun onkologikoen diagnostiko eta tratamendurako.

Zehazki, hitzarmen honi esker, Euskadin minbizia duten pazienteen osasunean eta bizi-kalitatean emaitzak hobetzeko, ondokoak eskuratuko ditu Osakidetzak: 5 azeleragailu lineal erradioterapiarako, Gurutzeta, Basurto, Txagorritxu eta Donostiako unibertsitate-ospitaleetan instalatuko direnak eta mamografo bat bularreko minbiziaren screening programarako. Amancio Ortega Fundazioak partekatutako Eusko Jaurlaritzaren helburu hau gaur goizean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren oinarria da, eta 14.700.000 eurokoa da xede horretarako zenbatekoa.

Euskadin, minbizia da heriotzaren lehenengo eragilea (urtero %30,8 hiltzen dira minbiziagatik) nahiz eta azken hamarkadetan, screening programen ezarpenak eta diagnostiko eta tratamendurako teknika berrien garapenak nabarmen handitu dituzten prozesu onkologikoetan dauden pertsonen biziraupen-tasak eta bizi-kalitatea. Minbiziaren prebalentzia handiagatik baita diagnostikoaren eta terapiaren gero eta konplexutasun handaigoagatik ere, gaixotasun hau ezinbesteko lehentasuna da Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat, eta horregatik du haibesteko garrantzia Amancio Ortega Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen honek, minbizia duten pertsona guztientzako zuzendutako baliabide diagnostikoak eta terapeutikoak nabarmen hobetzeko aukera emango duelako Euskadin.

Gaur egun, euskal osasun-sistemak 10 azeleragailu lineal ditu, eta brakiterapia-ekipo bat EAEko arreta onkologikorako, baina horietako batzuek berritzeko premia dutenez, Amancio Ortega Fundazioarekin gaur sinatutako hitzarmen honi esker azeleragailuen parke teknologikoaren erdia berritu ahal izango da eta erosketak lehen bait lehen hasteko prozesua laster hasiko da.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian hauek izan dira: Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpón; Amancio Ortega Fundazioko Presidente ordea ejekutiboa José Arnau; Fundazioko zuzendari nagusi Óscar Ortega; Osasun sailburuorde Iñaki Berraondo, Administrazio eta Finantza sanitarioko sailburuordea, Fatima Anostegi, Osakidetzako zuzendari nagusi Maria Jesús Muguica eta FAOko komunikazio zuzendaria, Raul Estradera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2017.eko apirilak 24

    ANIMO @IURKULLU

Ekitaldiko kargudunak