Eu

‘Huliganaren itzuleraren’ aurkezpenean izan da Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria

2017.eko apirilak 19

Norman Manea idazlearen ‘Huliganaren itzulera’ (The Hooligan ’s return’) lanaren euskarazko itzulpenaren aurkezpenean izan da goizean Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria, Donostiako Udal Liburutegian. Koro Navarrok itzuli du idazle errumaniarraren autobiografia-eleberria, Eusko Jaurlaritzak EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearekin duen hitzarmenari esker.

Erein argitaletxeak kaleratu berri du lan hau, literatura unibertsala sailaren barruan. Estibaliz Alkortak nabarmendu duenez, 1990ean hasitako bideari esker izan da posible proiektua: “Urte hartan Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Ibaizabal argitaletxeek nazioarteko literaturako lan ezagunenak euskarara ekartzeko plana jarri zuten martxan”.

Guztira, 27 urteko ibilbidean 170 lan baino gehiago eskaini dizkio proiektuak euskal irakurleari, eta euskaraz irakur daitezkeen literatura klasikoen kopurua biderkatu da, aurretik zegoen gabezia murriztuz. Aurten 80.000 euroko diru-laguntza izenduna emango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak EIZIEri literatura unibertsala euskaratzen jarrai dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak