Berriak Osasuna
Eu

Sindikatuen salaketari erantzuna, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko larrialdi zerbitzuari buruz

2017.eko urtarrilak 03

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sindikatuek (ESK, SATSE, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek) Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuen kolapsoari buruz igorritako prentsa-oharrari erantzunez, Zuzendaritzak adierazi nahi du egunotan Ospitalera joan diren paziente guztiak artatu direla gure zentroko langile guztiek ohikoa duten profesionaltasun- eta kalitate-irizpideen arabera.

Ildo horretatik, eta egunotan jasotako gaixo kopuru handiari aurre egiteko, hainbat neurri jarri dira abian:

  • Ospitaleen arteko eguneroko koordinazioa Osasun Laguntzarako Zuzendaritzarekin, Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzarekin eta Bizkaiko ospitaleen mediku-zuzendaritzekin audiokonferentzia bidez, gaixo akutuak artatzeko zentroetako zein egonaldi ertain eta luzeko zentroetako erantzuna egokitzeko.
  • Ospitaleen arteko koordinazioa, ohe kopurua benetako beharrizanetara egokitzeko; lehentasuna patologiaren eta larritasunaren arabera ezarri da.
  • Mediku, erizain, laguntzaile eta zeladoreei laguntzeko langile kopurua indartu da, laguntzarako solairuetan zein Larrialdi Zerbitzuetan, arretaren kalitatea bermatzea helburu.
  • Anbulantzia-enpresekin koordinazioa, anbulantzia kopurua handitzeko eta gaixoen altak eta ospitalizazio-solairutik zein Larrialdietatik lekualdatzeak arintzeko.

Beste behin ere, sindikatuen estrategia da iritzi publikoan enpresaren ospea kentzea eta halako eskaera handia dagoen garaietan Euskal Osasun Zerbitzuarekiko eta bertako langileekiko mesfidantza eta irudi txarra sortzeko saiakera egitea. Azkenik, gure esker ona helarazi nahi diegu pazienteei arreta eskaintzen lan egiten duten langileei, beren inplikazio eta profesionaltasunagatik. 

 

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko Zuzendaritza

2017/01/03

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau