Berriak Osasuna
Eu

Euskadik Kongresuan aurkeztu du Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Gaineko Arreta Integralari buruzko Legea eta Adin Txikikoak eta Alkohola Programa

2017.eko apirilak 18

Osasun Sailak gonbidatuta parte hartu du gaur Madrilen Kongresu-Senatuko Batzorde Mistoaren Drogen Arazoaren Azterketarako “Menores sin Alcohol” hitzaldian. 

Miren Dorronsoro Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendariak Diputatuen Kongresuan agerraldia egin du gaur eta, bertan, alkoholaren kontsumoari heltzeko Euskadiko eredua azaldu du, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Legean eta Adin Txikikoak eta Alkohola programan bildu bezala. Osasun Saila Espainiako Gorteetan agertu da Kongresu-Senatuko Batzorde Mistoak igorritako gonbite bati erantzunez. Batzorde horrek, hain zuzen, ponentzia bat ondu du “Menores sin alcohol” deitutakoa, Osasun Ministerioak bultzatu nahi duen etorkizuneko lege bat prestatzeko oinarria izan dadin. 

Euskadik esperientzia zabala du adikzioei eta droga mendekotasunei heltzeko orduan, eta erreferente bat da egun bere Legeagatik, duela urtebete onartua, pertsona guztien defentsan aurrerapausoa bat izan baita, bereziki adin txikikoen eta pertsona babesgabeenei laguntzeko

Bere agerraldian, Miren Dorronsorok azaldu du Euskadiko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Legean aurreikusitako xedapenak  osagarriak direla “Adin Txikikoak eta Alkohola” programako neurriekin. Programa horren helburu nagusiak dira adin txikikoen alkohol kontsumoa eragozteko horrelako jokabideak baimentzen duen gizarteko giroa amaitzea. Hala ere, Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendariak nabarmendu du Eusko Legebiltzarrak onartutako Legeak ikuspegi zabalagoa eta helburu garbi bat duela: pertsonek duten osasun eskubidea babestea, prebentzioaz eta bizi jokaera osasungarriak sustatuz. 

Euskadiko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legeaintegrala da eta diziplinarteko izaeraz prestatu zen, osasun publikoko ikuspegi batez, ikuspegi aurreratuaz eta egungo gizarteko beharrizanekin bat etorriz, kontuan hartzen baititu legezko zein legez kontrako substantziak, baita jokabideko adikzioak ere; adierazi behar da ere  Euskadiko gizarte guztiaren osasuna babesten duela, ez bakarrik adin txikikoena

Adin Txikikoak eta Alkohola programari buruz, Miren Dorronsorok nabarmendu du benetako osasun publikoko arazo bati heltzeko tresna dela, eta ebidentzia zientifikoa eta Euskadiko errealitate zehatza kontuan hartuz prestatu dela, askotariko arloetatik garatu izan diren ekimenei segida emanez, eta oinarritzat hartuz erakunde eta sektore arteko koordinazioa ezin bestekoa dela arazoari integralki eta eraginkortasunez heltzeko. Programa horrek hainbat neurri biltzen ditu komunitatean, hezkuntza ingurunean, adikzioen inguruan, osasun arretan, araudien arloan eta sentsibilizazio eta dibulgazioen eremuan indarrean jartzeko. 

Bere agerraldian Miren Dorronsorok nabarmendu duenez, Adikzioen Legeak zein Adin Txikikoak eta Alkohola programak, bi aipatzearren, bilatzen dute norbanakoen askatasunaren begirunetik abiatuta, gizarte osasungarri bat, horrek zalantzarik gabe Euskadiko herritarren bizi kalitatearen eta ongizatearen hobekuntza orokorra ekarriko baitu, eta hori da, laburbilduz, Euskadiko Erakunde Publikoek hartutako konpromisoa.

 

 

Madril, 2017ko apirilaren 18a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak