Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak eta Bavariako Poliziak hitzarmen bat sinatu dute polizien arteko lankidetza garatu eta areagotzeko

2017.eko apirilak 19

Hitzarmena gaur izenpetu dute Munichen Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta Bavariako Herrizaingo, Eraikuntza eta Garraioetako ministroak

Ertzaintzak eta Bavariako poliziak adierazpen bateratu bat sinatu dute Europar Batasunaren esparruan bi erakundeetako polizia-zerbitzuen arteko lankidetza areagotzeko.Testua gaur goizean sinatu dute Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Bavariako Herrizaingoko ministro Joachim Herrmannek, Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoak eta Bavariako Estatu Federaleko Poliziaren inspektorea Thomas Hampel. Hitzarmena orain dela hilabete Anbereseko Poliziarekin sinatutakoari batu zaio.  

Atzo sinatutako hitzarmenaren helburuetako bat da esperientziak trukatzea delinkuentziaren aurkako borrokaren eta prebentzioaren esparruan eta segurtasunaren eta ordena publikoaren arloko polizia-lanetan, eta, bereziki, nazioarteko terrorismoaren, krimen antolatuaren, lapurtutako ibilgailuen trafikoaren eta dokumentuen faltsifikazioarekin eta sorgorgarriekin zerikusia duen delinkuentziaren aurkako borrokaren arloan. 

Dokumentuan jaso da irakaskuntzaren eta prestakuntzaren arloko esperientziak trukatzeko eta, bereziki, irakaskuntzako eta prestakuntzako programak eta horietako edukiak antolatzeko lankidetza ere. Era berean, testuan informazio-truke hori teknologia berrietara, zuzendaritza-erremintetara eta baliabide berezietara ere hedatzen da.  

Ildo berean, bakoitzaren polizia-instalazioetara bisitaldiak egiteko beharrezko mekanismoak ere jaso dira.  

Adierazpen bateratuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Bavariako Herrizango Ministerioak hitzematen dute polizien arteko lankidetza areagotuko dutela, Europaren bateratze-prozesu progresiboaren baitan dituzten interes bateratuetan oinarrituta, Europar Batasunean askatasuna, segurtasuna eta justizia sendotzeko, aurretik izan diren lankidetza-bideak baloratu eta kontuan hartuta eta bi gobernu autonomoek nahiz euren estatuek nazioartean dituzten betebeharrak errespetatuta.  

Agiri hau sinatuta 1995ean Ertzaintzak eta Bavariako Estatu Poliziak sinatutako akordioa berritu da.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jorge Aldekoa, Ertzaintzaren burua, Joachin Herrmann, Bavariako Herrizaingoko ministroa, Wilhelm Schmidbauer, Bavariako Estatu Federaleko Poliziaren presidentea